2022ko ekainaren 15a

Nafarroako Gobernuak 5,4 milioi bideratuko ditu Mutiloako ADACEN zentroan desgaitasun fisikoa edo kalte zerebrala duten pertsonak artatzera

Kontzertu bat sinatuko da datozen lau urteetan 9 egoitza-plaza eta 31 eguneko zentro erreserbatzeko

Nafarroako Gobernuak, asteazken honetako bilkuran, ADACEN elkartearekin urte anitzeko kontzertu bat egiteko baimena eman du, Mutiloako eguneko zentroan 9 egoitza-plaza eta 31 plaza erreserbatu eta okupatzeko, desgaitasun fisikoa edo/eta hartutako kalte zerebrala duten pertsonak artatzeko. Erakundeak 5.451.414,96 euro jasoko ditu 2022 eta 2025 urteen artean prestazioa ordaintzeko.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.