2022ko ekainaren 9a

Nafarroako Gobernuak 600.000 euro deitu ditu laneko arriskuen prebentzioaren kultura garatzeko

Sindikatu eta enpresen arteko lankidetza proiektuetarako laguntzak ekainaren 10etik 30era bitartean eska daitezke, biak barne

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 600.000 euroko diru-laguntza deitu du 2022 eta 2023 urteetarako. Helburua da enpresetan laneko arriskuen prebentzioaren kulturaren garapena sustatzea, Prebentzioko Lurralde Delegatuak egindako jardueren bidez, eta Nafarroako lan-istripuen mailak murriztea. Gainera, lan-istripuak enpresa txikietan gehiago gertatzen direnez, jarduerak 100 langile baino gutxiagoko enpresetan egingo dira lehentasunez.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)