Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak suhiltzaileen parke berria eraikiko du Tafallan
2022ko apirilaren 8a
Nafarroako Gobernuak suhiltzaileen parke berria eraikiko du Tafallan
El Gobierno de Navarra, a través del consejero de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior, Javier Remírez, y el Ayuntamiento de Tafalla, a través del alcalde, Jesús Arrizubieta, han firmado esta mañana el convenio para la construcción de un nuevo Parque de Bomberos en el término municipal de esta localidad. En el acto, también ha estado presente la directora general de Interior, Amparo López.
Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari Javier Remirezen bitartez, eta Tafallako Udalak, Jesús Arrizubieta alkatearen bitartez, herri horretako udalerrian suhiltzaile-parke berri bat eraikitzeko hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Ekitaldian, Amparo López Barneko zuzendari nagusia ere izan da.
Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Gobernua konprometitzen da lanak finantzatzera, kontratatzera eta zuzentzera; partzelaren ingurunea egokitzeko zerbitzuen (elektrizitatea, ura, etab.) gastuak, mantenua eta kudeaketa ordaintzera; orubea eta eraikina araudiaren arabera mantendu eta kontserbatzera.
Bestalde, Tafallako Udala konprometitzen da Nafarroako Gobernuaren Parke berriaren kokalekua izango den partzela ematera, eta lanen exekuzioa ahalbidetzeko beharrezko hirigintza arloko aldaketak egitera.
Remirez lehendakariordearen esanetan, “gaur sinatutako hitzarmena urrats garrantzitsua da gure Suhiltzaile Zerbitzuko azpiegiturak modernizatu eta egokitzeko aurrerapausoak ematera baikaramatza. Baliabide publiko, moderno, sendo eta eguneratuak eskura izatea funtsezkoa da herritarrek gehien behar izaten dituzten unetan erantzunik onena emateko eta Erdialdeko biztanleentzako zerbitzua hobetuko du”, azpimarratu du.
Era berean, Remirezek eskertu egin du Barneko zuzendaritza nagusiak eginiko lana, eta horrela proiektu hau sustatu ahal izan da Tafallako Udaletik akordioa lortu ahal izateko. Lopez Barneko zuzendari nagusiak jakinarazi du “horrela Nafarroako Erdialdea egungo beharrekin egokitutako azpiegitura batekin hornitzeko beharra asetzen dela, Nafarroako Suhiltzaileen Parkeak modernizatze aldera 2020-2023 Suhiltzaileen Plan Estrategikoari amaiera emanez”.
Bestalde, Tafallako Jesus Arrizubieta Tafallako alkateak eskertu du "foru Exekutiboak eginiko esfortzua udalerrian Nafarroa osoko suhiltzaileen parkerik modernoena eskura izateko".
Etorkizuneko Nafarroako Suhiltzaileen Parketarako eredua
Hitzarmena izenpetu aurretik, Remrez lehendakariordea, Barneko zuzendari nagusia eta Tafallako alkatea instalazio berrietarako den orubea bisitatzera etorri dira. 4.875 m2-ko partzela hau Florencio Alfaro kalean dago (Abaco poligonoan, kirol-eremuaren alboan), AP-15etik hurbil; horrek bere irisgarritasuna eta kaudimena errazten ditu erantzun epeak betetzerakoan.
Parke berriaren helburua da Foru Komunitateko etorkizuneko eskualdeko parketarako erreferentzia eta eredu bezala balio izatea. Eta diseinuak funtzionaltasun irizpideak ditu oinarri, langile-taldearen eta egungo zein etorkizuneko ekipamendu tekniko ezberdinen beharrak asetzeko.
Arkitekturaren arloan, ez da bananduko eremu ezberdinetan. Alde batetik, gure publiko, pribatu eta olgetakoetan; eta bestetik, deskontaminazio zirkuituaren bidez, gune ‘zikina’ eta ‘garbia’ bereiztuz.
Instalazioek barne hartuko dituzte, parkeko eraikina eta praktiketarako eremuaz gainera, 10 plazako kotxe-toki bat, maniobra-dorrea eta helikopteroak lurreratzeko azalera bat.
Bere funtzionamenduaren hasierari dagokionez, aurreikuspena da proiektuaren lizitazioa eta esleipena aurtengo bigarren seihilekoan zehar gauzatu ahal izatea, parkea eraikitzeko hasiera data 2023. urtea izatea eta 2024an amaitzea aurreikusten da. Aurrekontuak barne hartzen du 4.500.000 euroko inbertsio bat.
Tafallako Suhiltzaileen Parkeak 2021ean esku-hartzeen % 8a garatu zuen
Honek, 1965an eraikitako Tafallako egungo parkea ordeztuko du, zaharkituta dagoenez, beharrezko langile-taldea eta ekipamendua barne hartu eta antolatze aldera. Beraz, data, diseinu eta instalazioen arabera, Nafarroako parke berritzaileena da. Foru Komunitatean inauguratutako azkenak izan ziren Cordovillako parkea, 2009an, eta Trinitarioena 2010 urtean.
Gaur egun, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak foru lurralde osoan zehar barreiatutako 12 parke ditu eta hauetan 2021ean zehar denera 11.562 esku-hartze egin ziren. Tafallako Suhiltzaileen Parkeak bere gain hartu zituen horietako % 8, alegia 952 esku-hartze.
Horietatik, % 50etik gora sorospen jarduketak izan ziren, guztira 501. Suteak itzaltzeari dagokionez, 165 operaziotan esku hartu zuten (109 landaretza suteak eta 56 hirigintzako edo industrietako suteak). 130 parkeko maniobra egin ziren; eta 103 asistentzia tekniko. Azken bosturtekoaren harira, Tafallako Parkeko Suhiltzaileek urteko 867 jarduketa egin dituzte batez beste.