2021ko abenduaren 22a

Nafarroako Gobernuak enplegu publikoko 833 lanposturen eskaintza onartu du

2021eko EPEa da, eta 294 plaza bideratuko dira Administrazio Nukleora, 278 osasun-langileentzat eta 261 hezkuntzarako
Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak 2021eko Enplegu publikoaren Eskaintza (EPE) onartu du gaurko bilkuran. 833 lanpostu eskainiko dira. Horietatik 278 osasun-langileen lanpostuak betetzeko izango dira, 261 unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta 294 gainerako lanpostuetarako.

3/2017 Legeak aurreikusitako egonkortze-tasa betez, 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan hutsik geratutako plazak (7 eta 9 artean) gehitu beharko lirateke.

Nafarroako Gobernuak urte amaierarako enplegu publikoko 1.160 lanpostu baino gehiago onartuko ditu. Gogoratu behar da pasadan asteazkenean (hilak 15) Nafarroako Gobernuak 325 plaza onartu zituela Administrazio Nukleorako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Bi foru-dekretuen bidez onartutako plazak dira, hain zuzen: 2018ko egonkortzeko EPEren 214 plaza eta 2017ko egonkortzeko EPEren 111 plaza.

Administrazio Nukleoa

Administrazio Nukleorako 294 plazen % 72 baino gehiago larrialdietako eta segurtasun eremurako izango dira. Honela banatuko dira: 95 foruzaingo; 43 agente; 44 agente lehen eta 8 komisario.

Suhiltzaileen kasuan, 119 plaza eskainiko dira: 90 suhiltzaile, 5 ofizial eta 24 ofizialorde. Horrez gain, plaza hauek aurreikusi dira: 15 basozain, 10 berdintasuneko teknikari, 9 arkitekto tekniko edo 8 ogasuneko kudeatzaile.

Guztira, honela banatuko dira:

  • 8 foruzaingo komisario
  • 4 basozaintzako ingeniari
  • 5 suhiltzaile ofizial
  • 4 euskara-itzultzaile
  • 3 Nafarroako Auzitegi Administratiboko kide
  • 9 arkitekto tekniko
  • 6 gizarte-hezitzaile
  • 8 ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile
  • 24 suhiltzaile ofizialorde
  • 3 enpresa eta turismo-jardueretarako teknikari
  • 10 erdi mailako teknikari (berdintasuna)
  • 43 foruzaingoko agente
  • 44 foruzaingoko agente lehen
  • 15 basozain
  • 90 suhiltzaile
  • 2 turismo-jardueretarako ofizial
  • 2 zundatzaile
  • 7 errepideetako zaintzaile
  • 7 lan-arriskuen prebentziorako teknikari

Horietatik guztietatik 5 plaza gordeko dira desgaitasuna duten pertsonentzat eta 9 plaza genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.

Hain zuzen, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek lanpostu hauek beteko dituzte: 1 arkitekto tekniko, 1 gizarte-langile, 1 ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile, 1 lan-arriskuen prebentzioko teknikari eta 1 basozain.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen kasuan, 9 plaza gordeko dira lanpostu hauetarako: 1 arkitekto tekniko, 1 erdi mailako teknikari (berdintasuna) 4 foruzaingo, 2 foruzaingoko agente lehen eta 1 basozain.

278 plaza Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako

Nafarroako Gobernuak 271 plaza esleitu ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta beste 7 plaza Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako.

Besteak beste, lanpostu hauek beteko dira: 45 erizaintzako zaintza osagarrietako teknikari, 30 erizain, 10 osasun mentaleko erizain espezialista eta 2 laneko erizaintzako erizain espezialista. Eta, horiez gain, Lehen Mailako Arretako 35 mediku, 12 psikologia klinikoko psikologo espezialista eta 9 fisioterapeuta.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako 7 plazak honela banatuko dira: 4 laborategiko teknikari, 2 medikuntza prebentibo eta osasun publikoko fakultatibo espezialista eta osasun publikoko ikuskatzaile bat.

Honela banatuko dira:

  • BFE 2 plaza/ Alergologia ondokoa
  • BFE 4 plaza/Azterketa kliniko ondokoa
  • BFE 3 plaza/Anatomia patologiko ondokoa
  • BFE 3 plaza/Anestesia eta Bizkortze ondokoa
  • BFE 5 plaza/Digestio-aparatu ondokoa
  • BFE 5 plaza/Kardiologia ondokoa
  • BFE 2 plaza/Kirurgia kardiobaskular ondokoa
  • BFE 2 plaza/Digestio-aparatuaren kirurgia orokor ondokoa
  • BFE 3 plaza/Aurpegi eta ahoko kirurgia ondokoa
  • BFE 1 plaza/Kirurgia pediatriko ondokoa
  • BFE 3 plaza/Dermatologia mediko-kirurgikoko eta benereologia ondokoa
  • BFE 3 plaza/Endokrinologia eta Nutrizio ondokoa
  • BFE 5 plaza/Ospitaleko farmazia ondokoa
  • BFE 3 plaza/Hematologia eta hemoterapia ondokoa
  • BFE 2 plaza/Laneko medikuntza ondokoa
  • BFE 5 plaza/Medikuntza fisiko eta errehabilitazio ondokoa
  • BFE 3 plaza/Medikuntza intentsibo ondokoa
  • BFE 8 plaza./Barne medikuntza ondokoa
  • BFE 2 plaza/Medikuntza nuklear ondokoa
  • BFE 2 plaza/Prebentziozko medikuntza eta osasun publiko ondokoa
  • BFE 2 plaza/Mikrobiologia eta parasitologia ondokoa
  • BFE 4 plaza/Pneumologia ondokoa
  • BFE 5 plaza/Neurologia ondokoa
  • BFE 8 plaza/Obstetrizia eta ginekologia ondokoa
  • BFE 3 plaza/Oftalmologia ondokoa
  • BFE 2 plaza/Onkogia erradioterapiko ondokoa
  • BFE 2 plaza/Otorrinolaringologia ondokoa
  • BFE 5 plaza/Pediatriako eta arlo espezifikoetako ondokoa
  • BFE 7 plaza/Psikiatria ondokoa
  • BFE 2 plaza/Erradiodiagnostiko ondokoa
  • BFE 2 plaza/Ospitaleko erradiofisika ondokoa
  • 1 pediatriako medikua-LMP
  • 35 mediku-LMP
  • 12 psikologia klinikoko psikologo espezialista
  • 30 erizain
  • 10 osasun mentaleko erizain espezialista
  • 2  laneko erizaintzako erizain espezialista
  • 9 fisioterapeuta
  • 5 anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista
  • 4 osasun-dokumentazioko teknikari espezialista
  • 10 erradiodiagnostikoko teknikari espezialista
  • 45 erizaintzako zaintza osagarrietako teknikari
  • BFE 2 plaza/ Prebentziozko medikuntza eta osasun publikoa
  • 4 laborategiko teknikari espezialista
  • 1 osasun publikoko ikuskatzailea

278 plaza horietatik 23 plaza gordeko dira % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat. Hain zuzen ere: BFE 1 plaza/Medikuntza fisikoa eta errehabilitazio ondokoa; BFE 1 plaza/Barne medikuntza ondokoa; BFE 1 plaza/Psikiatria ondokoa; 3 mediku-LMP; 1 psikologo kliniko; 4 erizain; 1 osasun mentaleko erizain espezialista; 1 fisioterapeuta; 1 laborategiko teknikari espezialista; 2 erradiodiagnostikoko teknikari espezialista eta 7 erizaintzako zaintza osagarrietako teknikari.

Halaber, 8 plaza gorde dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat, lanpostu hauetarako: 2 erizain, 1 anatomia patologikoko teknikari espezialista eta 5 erizaintzako zaintza osagarrietarako teknikari.

261 plaza hezkuntzarako

2021eko EPEn Hezkuntza Departamentuak 261 plaza aurreikusi ditu. Hain zuzen, bigarren hezkuntzako irakasleen kidegorako 249 plaza eta 12 ikaskuntzako ikuskatzaile.  

261 plaza horietatik 30 plaza gordeko dira % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat. Hots: Hezkuntzako ikuskatzaile plaza bat eta bigarren hezkuntzako irakasleentzako 29 plaza.

2017ko egonkortzeko EPE

Lehen esan bezala, Nafarroako Gobernuak 2017ko EPEn hutsik geratutako plazak eskainiko ditu berriro (7 eta 9 artean), ekainaren 27ko /2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasa betetzeko. Hori dela eta, 833 plaza kopuruari plaza berriak gehitu beharko zaizkio.

Administrazio Nukleoko arloan hutsik geratutako plazak bete daitezke, lau gehienez ere: bi plaza prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunentzat eta beste bi laneko arriskuen prebentzioko erdi mailako teknikarientzat izango lirateke.

Bestalde, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko  5 plaza eskainiko dira: hutsik geratutako 4 fisioterapeuta-plaza eta psikologo klinikoko plaza bat.