Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 2022rako 100 neurri dakartzan Irisgarritasun Unibertsalaren Plan Operatiboa onartu du
2022ko apirilaren 27a
Nafarroako Gobernuak 2022rako 100 neurri dakartzan Irisgarritasun Unibertsalaren Plan Operatiboa onartu du
Nafarroako Gobernuak gaurko bere bilkuran, akordio bat adostu du, zeinen arabera 2022rako Irisgarritasun Unibertsalaren Plan Operatibo bat onartzen den, ekitaldi honetarako 17.000.000 eurotik gorako inbertsio bat suposatzen duten 100 neurri zehatzetan artikulatzen diren 43 jarduketa-lerro edo aldaketa barne hartzen dituena.
Irisgarritasun Unibertsalaren plana Nafarroako Gobernuak Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen gaineko Nazioarteko Hitzarmenean eta zehatzago esateko, Irisgarritasun Unibertsalaren ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legean definitutako helburuen eta erronken lorpenean erakutsitako konpromiso irmoaren adierazpena da, era berean jarraipena eman nahian 2021ean abian jarritako planifikazio operatiboaren prozesu bati.
Javier Remirez Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak nabarmendu du “irisgarritasunak duen garrantzia ingurune fisiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean, osasunean, hezkuntzan eta informazioan hala nola komunikaziotan, desgaitasuna duten pertsonek modu independentean bizi ahal izan ditzaten, erabateko partaidetzarekin, bizitzaren arlo guztiak”. Remirez kontseilariak nabarmendu du “irisgarritasun ezak eskubide eta askatasun horien erabilera eragozten duela. Irisgarritasun Unibertsala eskubide giltza bat da, eta hura gabe ezinezkoa da beste eskubide batzuk garatu eta betetzea”.
Irisgarritasun Unibertsalaren Foru Legearen helburua da beharrezko baldintzak ezartzea bermatzeko aukeren berdintasuna, autonomia pertsonalaren sustapena, inklusioa komunitatean eta pertsona guztien bizitza independentea eta, bereziki, desgaitasuna duten pertsonena. Irisgarritasuna beharrezkoa deritzo ez bakarrik desgaitasuna duten pertsonentzat, baizik eta bizitzaren etapa ezberdinetan zehar haren onura jaso dezaketen pertsona guztientzat.
Horrela, 2022 irisgarritasun Unibertsalaren Plan Operatiboak zehazten du, ikuspuntu operatibo batetik, aurrera nola egitea pentsatzen den, indarrak bateratuz eta sinergiak sortuz, departamentu arteko lanaren aldeko apustu irmo batekin.
2022ko Planak jarraipena ematen dio Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez 2021ean abian jarritako planifikazio operatibo bati,.
2022ko Plana, foru Exekutiboak arlo honetan bultzatzen duen bigarren jarduketa Plana da eta Lehendakaritza eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak elaboratu du. Garatzeko dauden neurrien harira, iaz baino % 18 bat gehiago jaso ditu, eta 17.300.000 euroko inbertsio batekin kontatzen du, 2021ean baino % 63 gehiagokoa, urte horretan zifra hori 10 milioi eurora iritsi baitzen.
Aldaketa sustatzeko planifikazio zehatza
Planifikazio operatiboa oinarritzen da identifikatutako aldaketak bultzatzen dituzten jarduketa haietan, gutxietsi gabe Departamentu ezberdinetatik ohiko jardueren garapenarekin jarraitu izaten dela. Beste ekintzen artean, nabarmentzekoak dira Nafarroako Gobernuko webgunean eta app-ak % 100 irisgarriak izatea bermatzen duten neurriak eta halaber izan dadila publizitate instituzionala bere euskarri ezberdinetan.
Era berean, neurriak kontenplatzen dira herritarren arreta bulegoak % 100 irisgarriak izan daitezen bai Iruñan eta bai Tuteran, gida bat elaboratuko da politika publiko guztietan desgaitasunaren ikuspegia barne hartzeko, sentsibilizatzeko neurriak dituzten politika publiko guztietan eta Administrazioko pertsonala irisgarritasunean prestatuko da.
Berdintasuna bezalako alorretan, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NABI) baliabide espezializatuekin lotutako profesionalengana zuzendutako “Emakumeen aurkako Desgaitasuna eta Indarkeria” alorreko prestakuntza barne hartzen da, helburua izanik praktika egokien sorta bat finkatzea eta egokitzea desgaitasuna duten pertsonak prestatzeko emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko baliabide espezializatuetan.
Kontenplatzen dira, gainera, pertsona guztiei irisgarritasuna hobetzera eta ondare kultural eta turistikoa hurbiltzera bideratutako neurriak, hobekuntzak inplementatuz antzerki irudikapenetarako edo erakusketetarako sarbidean, besteren artean.
Beste neurrien artean, halaber, aipagarria da arlo honetako kexa eta erreklamazioak ebazteko sistema bat martxan jarri izana.
% 41 hedatu da partaidetza 13 departamenturen aldetik
Honek bere zeharkako izaera mantentzen du, eta bere elaborazioan Nafarroako Gobernuaren hamahiru departamentu izan dira parte hartu dutenak, zeinen bitartez neurriak proposatu dituzten guztira 25 zuzendaritza nagusiek, organismo autonomoek eta idazkaritza nagusi teknikoek, aurreko urtean baino % 41 gehiago izanik, 17 izan baitziren.
Elaborazio parte hartzailea osatu da Irisgarritasun Unibertsalaren eta pertsona ororentzako Aukeren Berdintasunaren sustapenerako Kontseilua osatzen duten kanpoko entitateen esku-hartzearekin. Zehazki entitateak honakoak dira: CERMIN, AENOR, AIN, ATANA eta Irache Kontsumitzaileen Elkartea.
Bestalde herritar ororentzako Planaren gaineko zirriborroaren jendaurreko erakusketa bat baliatu da eta azken murriztu bat, desgaitasuna duten pertsonekin eta profesionalekin eginiko tailer parte-hartzaile bat antolatuz. Gainera, bere diseinuan kolaboratu dute Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiko langileek.
2022 Irisgarritasun Unibertsalaren plan operatiboak ebaluaketara bideratutako segimendu sistema batekin kontatzen du, ulertuta elementu multzo bat bailitzan zeinek ahalbidetzen duten informazioaren bilketa sistematikoaren prozesu bat inplementatzea erabiliz adierazleen bateria bat eta dagozkion informazio iturriak direla medio, zein bere kudeaketaz arduratzen diren unitate teknikoen eskura aurkitzen diren.