Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak PFEZren aitorpenaren simulatzailea aktibatu du
2012ko abenduaren 10a
Nafarroako Gobernuak PFEZren aitorpenaren simulatzailea aktibatu du
Nafarroako Zerga Ogasunak 2012ko gastuei dagokien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenaren simulatzaile ofiziala aktibatu du jada www.navarra.es-en Zerbitzuen Katalogoan, eta haren aurkezpen ofiziala datorren udaberrian egingo da.
Simulatzaile horren erabilera anonimoa da eta informazio-izaera du. Haren emaitzak ez du zergaduna eta Ogasuna lotesle egiten, baina erabilgarria da errenta-aitorpenaren emaitza kalkulatzeko eta era horretan erabaki fiskalak hartu ahal izateko urtea amaitu baino lehen.
Izan ere, simulatzaileak urtero jasotzen dituen kontsulten heren bat ia abenduan egiten da. Zehazki, 2011ko PFEZren aitorpenerako abian jarri zen tresnak 34.970 kontsulta izan zituen, eta kopuru horretatik 11.658 abenduan izan ziren.
Aplikazioan sartzeko ez da inolako baimenik behar. 2012ko diru-sarrerei dagozkien datuak sartu ondoren, sistemak Errenta Aitorpeneko emaitzaren kalkulua egiten du indarrean dagoen araudiari erantzunez. Prozesua amaitzean ez da sartu diren inolako datu-erregistrorik biltegiratzen; hala, simulatzailea erabiltzeak ez du aitorpen formal bat aurkeztetik salbuetsiko behin kanpaina 2013ko bigarren hiruhilekoan zabaltzen denean.