Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 2,8 milioi euroko laguntzen lerroa zabaldu du bidaiari eta merkantzien garraioaren deskarbonizaziorako
2022ko ekainaren 17a
Nafarroako Gobernuak 2,8 milioi euroko laguntzen lerroa zabaldu du bidaiari eta merkantzien garraioaren deskarbonizaziorako
Datorren ostegunean, ekainak 23, prestakuntza jardunaldi bat ospatuko da Next Generation funtsetatik datozen flotak berritzera bideratutako laguntza hauek eskatzen dituzten garraio enpresentzat
Nafarroako Gobernuak laguntzen deialdi bat zabaldu du errepideko garraio zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen hala nola garraio pribatu osagarria egiten duten enpresen alorreko bidaiarien eta merkantzien flotak eraldatzeko. Diru-laguntzaren zenbatekoa, Next Generation funtsetatik datozen eta Europako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean barne hartuta dauden 2.857.316 eurora iristen da.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza.