Descárgate la app
Gobernuak 7 plaza sortu ditu Nafarroako Foru Ogasunean
2022ko martxoaren 16a
Gobernuak 7 plaza sortu ditu Nafarroako Foru Ogasunean
4 kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearenak dira, eta 3 informatika-sistemetako erdi-mailako teknikariarenak, guztiak B mailakoak
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari Foru Ogasuna erakunde autonomorako 7 plaza sortzeko eta, ondoren, aldi baterako kontratazioaren bidez hornitzeko baimena emateko erabakia hartu du.
Zehazki, horietako 4 kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearenak dira, eta 3 informatika-sistemetako erdi-mailako teknikariarenak, guztiak B mailakoak.