Descárgate la app
Gobernuak Nafarroako COCEMFEri Berdinna 2022 saria eman dio
2022ko otsailaren 9a
Gobernuak Nafarroako COCEMFEri Berdinna 2022 saria eman dio
Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onetsi du gaurko bilkuran, Nafarroako COCEMFE erakundeari Berdinna 2022 Saria emateko, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde egindako lanagatik, bereziki desgaitasunaren arloan.
Exekutiboak aipagarritzat jotzen dituen merituen artean dago COCEMFE Navarra-ren lana, emakumeen aldeko bere aitortzagatik, bereziki “emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko konpromisoa desgaitasunaren arloan, zeren oraindik gehiago isolatzen ditu, horrela gertatzen zaiena kontatzea zailagoa bihurtuz.” Halaber Gobernuak elkartearen zeregina goraipatu du “kolektibo hau bistaratu eta harekiko sentsibilizazioa” hobetzeko orduan; horretarako 15 hedapen kanpaina baino gehiago eta dokumentalak ekoitzi ditu. Gainera, Gobernuak estimatzen du foru geografia osoan zehar dituen zerbitzuen izaera deszentralizatua.
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak entregatuko du golardoa datorren martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin kointzidituz.
Berdinna Saria, 3.000 euroko hornidura ekonomikoarekin, foru Exekutiboak ezarri zuen 2018an; bere helburua Nafarroako emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde egin dutenen lana jendearen aurrean goraipatu eta aitortzea da.
Berdinna Saria proposatzen duen epaimahaiko burua da Javier Remirez Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria; eta lehendakariordea da Eva Isturiz, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NABI) zuzendari gerentea.
Bost batzordekide daude: Mª Angeles Garcia NABI-ko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Parte Hartzerako zuzendariordea; Idoya Aranaz eta Maria Ines Munuera Nafarroako Berdintasunaren Kontseiluko ordezkari bi; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko (FNMC) Juan Jesus Echaide eta bestetik, 2021 urtean Berdinna Saria jaso zuen Afammer Elkartearen aldetik, Julia Exposito.
COCEMFE Ibilbidea
COCEMFE Navarra 2006an fundatu zen, desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetu, aukeren berdintasuna bermatu eta kolektiboaren giza eskubideak betetzen direla ziurtatzeko, zerbitzu propioen eta bere elkarte federatuen ordezkaritzaren bidez; soilik Nafarroan 17 entitate biltzen ditu, 6.000 pertsona kidetu ingururekin.
Desgaitasuna duten pertsonen entitate erreferente bezala emandako 16 urteko ibilbidean, zeharkako izaerako genero ikuspegia aplikatzen du bere esku-hartze guztietan.
Bere ekarpena desgaitasuna duen emakumeentzako arreta zuzenean datza, ahalduntze tailerrak eta indarkeriaren detekzioa bitarteko izanik. Printzipio hauek aplikatzen ditu bere plantillaren prestakuntzan eta genero ikuspegia jarraitzen du proiektuen sorreran; beste profesional batzuentzako enkarguetan eta Nafarroako ikerketa aitzindariak sustatu eta burutzerakoan.
COCEMFE Navarra erakundeak bere jarduerak sustatu ditu hiriburu nafarrean, baita Lizarra, Erriberri, Tutera edo Zizur Nagusia bezalako beste udalerri batzuetan ere.
Exekutiboak nabarmendu du, halaber, intzidentzia politikoa izan duen bere lankidetza eta sare arloko jarduna. Entitatea lankidetzan aritu da NABI-rekin hala nola Nafarroako Gobernuaren Genero Indarkeriaren Biktimen Arreta Integraleko Taldeekin. Era berean, parte hartze aktiboa izan du emakumeekiko indarkeriaren eta berdintasunaren gaineko foru legeak idazterakoan.
Berdinna Sariak
Aurreko ediziotan, Berdinna sariak berdintasunaren aldeko jarduera aitortu zuen landa-eremuan Afammer Navarra elkartea (2021) sarituz; 2020an Astelehen Nafarroa-ren ibilbidea aitortu zen, 2019. urtean Alaiz Elkarte Kolektiboa suertatu zen golardoaren jabe eta bere lehenengo edizioan, 2018an, saria Blanca Fernandez Viguera gizarte ikertzaileari esleitu zitzaion.