2021ko abenduaren 29a

Gobernuak Nafarroako Autopistaren (AP-15) 2022rako tarifak eta bidesariak onartu ditu

Emakidadunarekin egindako kontratuaren arabera egiten den urteko eguneratzea da

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2022rako Nafarroako Autopistaren (AP-15) oinarrizko tarifak, oinarrizko bidesariak eta deskontu espezifikoak dituzten bidesariak onartzeko akordioa hartu du. Urtero eguneratzen da, emakidadunarekin dagoen kontratuaren arabera.

2022. urterako tarifak urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta, oraingoan, %5,13ko koefizientearekin eguneratuko dira; hau da, emakidadunarekin egindako kontratuan  agertzen den moduan, estatuko KPIren %95aren baliokidearekin (%,5,4), 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarteko denboraldiari dagokiona.

Tarifa berri horiek aplikatu ondoren, Nafarroako Gobernuaren eta emakidadunaren artean adostutako deskontuak behin aplikatuta (oinarrizko prezioaren %40ra bitarte gutxienez), ateratzen diren prezioek igoera izan dute, batik bat, KPIren gorakadak eraginda. 

Gainera, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, luzatu egingo da joan-etorriko bidaiak egiten dituzten ibilgailu arinen (I. mota) deskontu gehigarria, baldin eta itzulera jatorrizko joan-etorriaren ondorengo 24 ordutan egiten bada, Nafarroako Gobernuak 2019ko urtarrilaren 23an ezarritako baldintzen arabera; beraz, soilik dagokion BEZa ordaindu beharko dute.