2021ko abenduaren 1a

Gobernuak Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendu berria onartu du

Testuak indartu egiten du Justiziaren zerbitzu publikoaren izaera, eta lurralde-kohesio handiagoa ematen dio

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatean Aplika daitekeen Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onartu du foru dekretu bidez gaurko bilkuran. Testu arautzaile berri horrek Justiziaren zerbitzu publikoaren izaera indartuko du, eta, gainera, doako justiziaren sistemari lurralde-kohesio handiagoa emango zaio, eta haren finantzaketa hobetzea ahalbidetuko du.

Beraz, Araudiak antolamendu eredu berri bat sortuko du Nafarroako Doako Justiziarako, ahalbidetze aldera biztanleria zaurgarrienarentzat eskubideen bermea izaten jarraitzea. Horregatik, testuak bereziki azpimarratzen du kasu guztietan kalitatezko arreta juridikoa ematearen garrantzia; bakoitzari dagokion segimenduarekin; eta homogeneoa izatearena pertsona erabiltzaile ororentzat, nonahi bizi direla ere.

Horregatik, Araudi berriak koherentzia eta berdintasuna hedatzen dizkio sistemari; eta, oro har, zaintza zerbitzuen ordainketak hobetzen ditu. Alderdi biak gauzatzen dira kontuan hartuta Foru Komunitateko barruti judizial ezberdinetako berezitasunak, bai zerbitzuaren pertsona erabiltzaileei dagokienez eta bai bertan esku hartzen duten abokatutzako profesionalei dagokienez.

Gobernuaren gizarte politika bat

Doako Justiziak gizarte politika garrantzitsua eratzen du Nafarroako Gobernuaren baitan, bere helburua izanik pertsona guztiek euren eskubideak defendatzeko aukera izatea kalitatezko asistentzia profesional baten eskutik Epaitegien eta Auzitegien aurrean, euren egoera ekonomikoa alde batera utzita.

Doako Justizia ereduaren erreformarako kontaktu hertsia eta hitzarmena landu dira Abokatutzako hala nola Prokuradoretzako elkargo profesionalekin; eta kolaborazio horrek izaera iraunkorra izango du Araudi berrian funtsezkoak kontsideratzen diren arloetan, esaterako prestakuntza berezia barne hartzea prestakuntza sistema bateratuan.

Orain onartutako foru dekretua aintzat hartu zen, oraindik proiektu bezala, joan den irailaren 22an, Nafarroako Kontseiluaren halabeharrezko irizpen eskariaren xedeetarako, eta irizpena positiboa izan da.

2012. urteko arau bat berritzea

Dekretuak suposatzen du 2012ko araudi bat eguneratzea; urte horretatik aurrera aldaketa ugari gertatu dira lege arloan eta orduan kontenplatu gabe zeuden prestazioak barne hartu dira. Zerbitzu horien artean daude SAM (Emakumeen aurkako Indarkeria), SOJP (Zerbitzu Penitentzialaria) edo Atzerritartasuna, eta orain barne hartzen da horien bermea.

Sistema berritzeak nahi du Abokatutza Elkargo ezberdinek herritarrei doako justiziaren bidez ematen dizkien zerbitzu guztietan arrazionaltasuna, koherentzia, berdintasuna eta lurralde kohesioa areagotzea.

Besteren artean, ezartzen diren printzipioen artean dago atxilotutako pertsona profesional berdinak artatzea, atxilotua izan den unetik prozesu penala amaitu arte, bere defentsaren mesederako. Gainera, profesional gehiagorekin hornitu da atxilotuaren asistentziarako zaintza zerbitzua, aldarrikapen historiko bat betetzera helduz eta herritarrentzako arreta-epeak arinduz, zalantzarik gabe.

Diskriminazio historikoekin amaitzea

Lurralde kohesio horren bilaketak biztanleria urriagoko lurralde esparruko elkargoen beheranzko ordainsarien diskriminazioekin amaitzea suposatzen du. Horretarako, zaintzen ordainketa sistema aldatzen da, elkargo bakoitzeko batez besteko eguneko asistentzien arabera, Iruñako Elkargotik hasita, zaintza gehien dituena izateagatik, eta gainerakoekin proportziozko moduan egokituz. Beraz, batez besteko esfortzuaren arabera kobratuko da, abokatu jaun-andre guztien ordainsariak hobetuz.

Halaber prokuradoretzakoak hobetzen dira, baita elkargo profesionalek espedienteen kudeaketagatik eta txanden antolaketagatik jasotzen duten konpentsazioa ere. Hedatzen da, halaber, elkargo ezberdinek zerbitzu honen truke jasotzen duten zenbatekoa, esfortzu irizpideen araberako zerbitzuak saritzeko partida esleituen berrantolaketari esker.

Adibide modura, esan daiteke Emakumeen Arreta Zerbitzuan (SAM) asistentzia hedatu egin dela, oraindaino beste arlo batzuekin alderatuta gutxietsita zegoenean. Bai zerbitzu hau eta bai atzerritartasunekoa eta espetxe-asistentziarena, oraindaino hitzarmen berezien arabera erregulatzen zirenak, dekretu honen bidez finkatzera helduko dira Nafarroako Gobernuak finantzatzen duen Doako Justiziaren prestazioen baitan.