Descárgate la app
Nafarroako toponimia ofizialaren erabilera eta adierazpen grafikoari buruzko foru-dekretua onartu du Gobernuak
2018ko otsailaren 28a
Nafarroako toponimia ofizialaren erabilera eta adierazpen grafikoari buruzko foru-dekretua onartu du Gobernuak
Nafarroako Gobernuak gaur onartu duen foru-dekretuan, Foru Komunitateko herriguneen izendapenak erabiltzeko eta grafikoki adierazteko irizpideak ezartzen dira, eta haren helburua da irizpideak bateratzea eta nazioarteko estandarretara egokitzea.
Zehazki, haren xedea da Euskararen Foru Legea aplikatuz onartu diren gaztelaniazko eta euskarazko izendapen ofizialak bateratzea eta arautzea, bai eta haiek idaztean erabiltzen diren zeinuak behar bezala erabiltzen direla bermatzea ere.
Hala, toponimia ofizialaren erabilera arautuko duten zenbait irizpide finkatzen dira, edozein pertsonak edo administrazio publikok modu bateratuan erabil ditzan. Zehazki, estatuko eta nazioarteko gidalerroek finkatzen dituzten irizpideak aplikatzen dira.
Dekretu-proiektua jendaurrean jarri zen, eta baliozkotu egin zuten Toki Araubidearen Foru Batzordeak eta Euskararen Nafar Kontseiluak. Ondoren, Nafarroako Kontseiluari bidali zitzaion, hari buruzko irizpena eman zezan. Irizpena eman ondoren —irizpenak dekretu osoa baliozkotzen zuen, xedapen gehigarri bat izan ezik—, Gobernuak aintzat hartu du kontsulta-organoaren proposamena, eta behin betiko onartu du.