2022ko ekainaren 9a

Tuterako Koskolin Labearen ingurua leheneratzeko eta alokairuko eta salerosketako 24 etxebizitza babestu eraikitzeko lanak hasiko direla iragarri du Gobernuak

Construcciones Garbayo Chivite enpresa esleipendunarekin Nasuvinsaren kontratua sinatzeak amaiera eman dio hirigune historikorako proiektu enblematiko bat 20 urte baino gehiagoz blokeatu izanari
Aierdi lehendakariordea, Yolanda Garbayo, Garbayo Chivite enpresako 
kudeatzailea hitzarmena sinatuz eta beraiekin Alberto Bayona, Nasuvinsako 
kudeatzailea.
Aierdi lehendakariordea, Yolanda Garbayo, Garbayo Chivite enpresako kudeatzailea hitzarmena sinatuz eta beraiekin Alberto Bayona, Nasuvinsako kudeatzailea.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Nasuvinsa sozietate publikoaren bitartez, kontratu bat formalizatu du gaur Construcciones Garbayo Chivite enpresa esleipendunarekin, Tuterako Koskolin labearen ingurua osorik birgaitzeko, alde zaharreko Pontarron, San Anton eta Plaza Zaharraren kaleen artean, eta 24 etxebizitza babestu eta efizientzia energetiko handiko sustapen publikoa egiteko, salerosketarako eta alokairurako, baita merkataritzako eta zuzkidura-lokaletarako ere.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).