Descárgate la app
Foru Exekutiboak premiazkotzat jo du Andosillatik igarotzean Nafarroako Ubidearen obrek eragindako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea
2021ko abenduaren 29a
Foru Exekutiboak premiazkotzat jo du Andosillatik igarotzean Nafarroako Ubidearen obrek eragindako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea
Itoizko kalitatezko ura Lizarraldera eramateko azpiegitura hori eraikitzeko lanak Lerinen, Sesman, Lodosan eta Carcarren egiten ari dira
Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, Nafarroako Ubidearen (Lizarra Lurraldea) eremu ureztagarriaren 1. fasea Andosillatik igarotzean, zehazki XXVI-Ega 6 Sektoreko ureztapenean, zabaltzeko obren eraginpeko ondasun eta eskubideak premiazkotzat jotzeko.