Descárgate la app
Hezkuntza departamentuak eta Sesmako Udalak 0-3 eskola egungo legedira egokitzeko konpromiso protokoloa sinatu dute
2018ko otsailaren 27a
Hezkuntza departamentuak eta Sesmako Udalak 0-3 eskola egungo legedira egokitzeko konpromiso protokoloa sinatu dute
Nafarroan udalen ardurapean diren 0-3 urteko 93 zentroetatik, gaur egun, seik jarraitzen dute 2007ko Foru Dekretuak jasotzen dituen ezaugarrietara egokitu gabe, tartean, Sesmakoak. Gaur sinatutako protokoloarekin, Sesmako udalak konpromiso politikoa hartu du egin beharreko lanak 2018an gauzatzeko, 28/2007ko Foru Dekretura egokitzeko eta era horretan 0-3ko zentroak Hezkuntza departamentuaren haur eskolen erroldara gehitzeko.
Hezkuntza kontseilariak eskertu egin dio alkarteari hartutako konpromisoa, Nafarroako haur eskola guztien arautzean aurrera egiteko beste urrats bat baita. Alkateak, bestalde, haur eskolak duen garrantzia azpimarratu du, ikasle guztien inklusioan duen balioagatik, herriko gizarte kohesioan eta elkarbizitzan giltzarri.
Haur eskola egokitzeko lanak 2018an hasiko dira eta behin amaituta Hezkuntza departamentuaren 0-3 haur eskolen erroldara gehitu da Sesmakoa. Era berean protokoloak bide ematen dio Sesmako Udalari Hezkuntza departamentuaren diru-laguntzak jasotzen jarraitzeko. Izan ere, Foru Dekretura egokitu ezean ezinezkoa da era horretako finantzazioa jasotzea.
Gaur sinatutako protokoloari esker, Sesmako Udalak egin beharreko lanen egutegia zehaztuko du. Jolas-gelara arranpa egingo du Udalak Haur eskolan eta Departamentuko Azpiegitura Zuzendaritzak ikuskatuko ditu lanak.