2009ko urriaren 26a

Nafarroako Zirkuituak datorren udan irekiko ditu ateak

Nafarroako Gobernuak Los Arcoseko abiadura handiko gunea bisitatu du, eta instalazioak gaur aurkeztu dituzte jendaurrean
Sanz presidentea eta Gobernuko kontseilariak zirkuituaren trazadurari 
buruzko azalpenak entzuten.
Sanz presidentea eta Gobernuko kontseilariak zirkuituaren trazadurari buruzko azalpenak entzuten.  Deskargatu irudia Irudi galeria
Nafarroako Zirkuitua, Los Arcosen eraikitzen ari diren abiadura handiko gunea, datorren urteko uztailean inauguratuko dute, lanak amaitu eta hilabete geroago, Nafarroako Gobernuak bultzatutako azpiegitura jendaurrean aurkezteko egindako ekitaldian jakinarazi dutenez.

Miguel Sanz presidenteak eta kontseilariek astelehenetako gobernu-bilera Los Arcosen egin dute, eta instalazioak inguruko alkateekin batera bisitatu dituzte. Gogoan izango dugunez, Nafarroako Gobernuak Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra (SPRIN) sozietatearen bidez –sozietate sustatzailearen %95en jabea da, eta gainerako %5 Construcciones Samaniegorena da- egiten ari den azpiegitura motorraren munduko erreferentea izango da Espainiaren ipar-mendebaldean. Proiektua Nafarroako 2012 Planean jasota dago. Plan horretan 93 inbertsio daude guztira Foru Komunitateko zuzkiduretan eta azpiegitura publikoetan.
Nafarroako Zirkuituak 3.972 metroko abiadura-pista nagusia du, eta motorretarako (B mailako lehia) eta autoetarako (2. maila eta 1 Formula T1eko entrenamenduak) homologatuta egongo da. Automobilismoko eta motoziklismoko nazioarteko federazioekin egin beharreko homologazio-prozesua zirkuitua amaitu eta kasuan kasuko testak egiten direnean amaituko da.

Horrez gain, karten pista, off road pista, bide-hezkuntzako ingurua, pista irristakorra eta gizarte-egoitza handia izango ditu, eta motorraren inguruko zale guztiak bertan bildu ahal izango dira.