2018ko uztailaren 6a

San Adriango Osasun Zentroak erradiologia zerbitzua izango du 2019. urtetik aurrera

Taldeak estaldura eskaintzen die, baita ere, Andosilla, Carcar eta Azagrako biztanleei
San Adriango Osasun Zentroa.
San Adriango Osasun Zentroa.  Deskargatu irudia Irudi galeria

San Adriango Osasun Zentroak erradiologia sinpleko zerbitzua eskainiko die 2019. urtetik aurrera, oinarrizko zonako 14.000 bat biztanleri, Andosilla, Carcar eta Azagra herriak barne; hau da, Lizarrako Osasun Eremuko biztanleriaren %20a hartuko du.

Osasun Departamentuak 200.000 euroko inbertsioa egingo du jada lizitazio-prozesuan den ekipoa eskuratzeko, eta datozen hilabeteetan, osasun-zentroko gela batean jarriko da; gela era horretako zerbitzuak eskaintzeko dagozkion babesekin eta berun-babesekin egokituko da. X izpien gela robotizatua izango da, azken generazioko ekipoarekin, eta hornitutako erradiazioari dagokionean, segurtasun-neurri handienak beteko ditu. Frogak egiteko, zentroak erradiologian espezializatutako teknikaria izango du. Horien gaineko txostena Lizarrako “García Orcoyen”  Ospitaleak emango du; hots, Erradiodiagnostikoko Ataleko fakultatiboek.

Zerbitzuak erradiografia sinpleak egingo ditu, batez ere patologia muskulueskeletikoak (bizkar-hezurra barne) edo torax ingurukoak (katarro-prozesuak, pneumoniak,…). Halaber, beste era batzuetako erradiologiak ere egin ahal izango dira, ez hain ohikoa; hala nola, burezurra, aurpegia eta sabelekoak. Probak formatu digitalean eskura daitezke, dagoeneko ez baitira formatu fisikoan gauzatzen, eta Nafarroako Osasun Zerbitzu-Osasunbideako sareko edozein puntutan ikus ahal izango dira.

2017an, San Adriango zentrotik 5.500 erradiografia eskatu ziren

Zerbitzu berriari esker, gaixoek ez dute joan beharrik izango Lizarrako “García Orcoyen” Ospitalera, (San Adriandik 40 bat kilometro pasatxo aurkitzen da). Nabarmendu behar da, 2017. urtean zehar, San Adriango Oinarrizko Osasun Zonatik eskatuta, 5.500 erradiografia sinple egin zirela ospitale horretan. Gainera, zerbitzu berriak inguruneko beste herri batzuei eman ahal izango die estaldura, zonako beste Udalek eta kontsultategiek duten interesaren arabera, orain, leku horietako biztanleak Lizarrako Ospitalera edo Tafallara bideratzen baitira froga horiek egitera.

Erradiologiako zerbitzua abian jarri da Lehen Arretan eta Osasun-zentroetan erabakiak hartzeko ahalmena gehitzeko bultzatutako ekimenen barnean, horrek gaixoentzat ekarriko dituen abantailak ere kontuan hartuta, diagnostikoak azkarrago eskuratu ahal izango baitituzte eta joan-etorriak egin gabe. Halaber, San Adriango oinarrizko zonan ekografiako ekipoa badago, eta teledermatologia ere erabiltzen denez, kontsulta ugari konpontzen dira, Lizarrako ospitale-zerbitzuetara joan beharrik gabe.

San Adriango Osasun Zentroan, San Adriango (6.259), Andosillako (2.678), Carcarko (1.026) eta Azagrako (3.760) 13.723 biztanle artatzen dira. 2017. urtean, guztira 125.397 kontsulta artatu zituzten, eta horiek mota hauetakoak izan ziren: 52.675, lehen arretako medikuntzako demanda-kontsultak; 1.115, etxeko abisuak; 10.351, hitzartutako mediku-kontsultak; 456, hitzartutako etxeko abisuak; 2.282, pediatriako hitzartutako kontsultak; eta 6.645, pediatria eskatzeko kontsultak.