2022ko uztailaren 19a

Tuterako Osasun Barrutiak Etxez Etxeko Errehabilitazio programa jarri du abian

Tuterako pazienteen pilotaje batekin hasiko da, aldakako haustura izan dutenekin, aldakako edo belauneko artroplastia jasan dutenekin edo ospitaleratzean gaitasun funtzionalak galdu dituztenekin
Ezker eskuin: Leticia De Arriba, fisioterapeuta; Ignacio Gómez, Tuterako 
erietxeko Errehabilitazio Ataleko nagusia, eta Sara Pinilla Errehabilitazio 
Zaintzako Erizainen Ataleko nagusia.
Ezker eskuin: Leticia De Arriba, fisioterapeuta; Ignacio Gómez, Tuterako erietxeko Errehabilitazio Ataleko nagusia, eta Sara Pinilla Errehabilitazio Zaintzako Erizainen Ataleko nagusia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Tuterako Osasun Barrutiak abian jarri du Etxez Etxeko Errehabilitazio Programa, hasieran Erriberako hiriburuko pazienteentzat. Proiektu pilotu hori 2020ko lehen hiruhilekoan hasteko diseinatu zen, eta ezin izan zen orduan hasi, COVID-19ak eragindako pandemia agertu zelako. Patologia jakin batzuk dituzten pazienteen errehabilitazio-tratamendurako irisgarritasuna hobetzeko proiektua da, haren kalitateari kalterik egin gabe.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).