Descárgate la app
Nafarroako Jauregian Aralarko Aingeruaren bisita izango dute asteazken honetan
2011ko maiatzaren 3a
Nafarroako Jauregian Aralarko Aingeruaren bisita izango dute asteazken honetan
Datorren asteazkenean, maiatzaren 4an, Nafarroako Jauregira egingo du bisita Aralarko Aingeruak, pazko-egunaren osteko astean instituzio, ikastetxe, parrokia eta Iruñeko beste erakunde batzuetatik egiten duen bisita dela-eta.
Nafarroako Gobernuak San Miguelen irudiari egingo dio harrera ospakizun ospetsu batean. Foru Gobernuaren egoitzan hasiko da 11etan eta jendearentzat irekia izango da.
Aurreikusi denaren arabera, ordu horretan, irudia Nafarroako Jauregiko ate nagusira iritsiko da. Mikel Garciandia Goñi Aralarko Santutegiko kapilauak eramango du Nafarroako Ereserkiaren doinua entzuten den bitartean.
Harreraren ostean, prozesio desfilea egingo dute ekitaldi ospetsuetan ohikoa den akonpainamenduarekin, hots, arma erregea, mazolariak eta aguaziltxo zuzi-eramaileak. Taldeak eraikineko hainbat gela zeharkatuko ditu, kaperara iritsi arte. Bertan, Santiago Cañardo Ramírez San Nicolás elizako parrokoak eukaristia egingo du.
Erlijio ospakizunaren ostean, bertaratuek San Migelen irudiak daraman "lignum crucis" erlikia gurtu eta Jauregiaren ateraino prozesioan lagundu ahal izango diote. Han azken ekitaldia egingo dute, hots, bertaratuak eta Nafarroa osoa bedeinkatuko dira.
Ospakizunean Iruñeko Katedraleko Musika Kaperaren eta Ganbera Orkestraren musika entzungo da, Fernando Sesma Urzaizen zuzendaritzapean.