2022ko ekainaren 8a

Egonkortasuna pandemiaren adierazleetan, kasuen beherakada txiki batekin eta aurreko asteko erietxeratu berekin

Osasun Departamentuak gogorarazi du 18 urtetik beherakoen artean COVID pasaporteak, txertaketa-modalitatean, ez duela iraungitze-datarik

Pandemiaren jarraipen-adierazle nagusiek egonkortzeko joera erakusten dute, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) azken Txosten Epidemiologikoaren arabera. Horrela, maiatzaren 30etik ekainaren 5era bitartean PCR edo antigeno-proba bidez baieztatutako kasuen kopurua (1.999 kasu, 303 100.000 biztanleko) % 5,75 jaitsi da, eta aurreko hiru asteetan % 18 eta % 30 artean jaitsi da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)