Descárgate la app
Hezkuntzak ikasle guztiak urtarrilaren 10ean hezkuntza-ingurune seguru batera itzultzea aldarrikatu du
2022ko urtarrilaren 4a
Hezkuntzak ikasle guztiak urtarrilaren 10ean hezkuntza-ingurune seguru batera itzultzea aldarrikatu du
Ziklo eta etapa guztietan aurrez-aurreko eskoletara itzultzeko apustua nabarmendu du gaur Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariak eta hala eskoletara itzultzeko egun gisa mantenduko du Departamentuak astelehena, urtarrilak 10a.
Kontseilariak parte hartu du Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean, Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan eta Unibertsitate Politikako Konferentzia Orokorrean, zeinek bilkura telematiko bat ospatu duten baterako eta ezohiko moduan, pandemiaren egoera hala nola Eguberrietako etenaldiaren ondoren ikastetxetako bigarren lauhilekoaren hasieran hartu beharreko balizko neurriak aztertze aldera, omikron aldaeratik eratorri den kutsaduren gorakada dela eta.
Gimenok erantsi du Osasun Publikoaren Batzordeak, txertaketaren aurrerapena eta sintomen arintasuna baloratzean, ebatzi duela, hezkuntza mailetan oro har ez direla itxialdiak aginduko eta ikasgelaren batean agerraldi bat gertatzen bada Osasun Publikoaren agintariak izango direla unea-uneko egoeraren arabera zer egin erabakiko dutenak. “Nafarroako hezkuntzan berri hori ona izango litzateke, hezkuntzako aurrez aurreko modalitatea hedatuko lukeelako, eta horrenbestez, ekitatea eta aukeren berdintasuna”, adierazi du.
Bileran parte hartu dute baita ere eta Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko kontseilariak; honek, bileraren ostean, berretsi egin du “unibertsitatea esparru seguru bat gertatu dela pandemia osoan zehar, osasun gomendioak jarraitu direlako bai unibertsitatetatik eta bai ikasleen aldetik”.
Bere parte hartzean, Carlos Gimeno kontseilariak jakitera eman du hezkuntza sistema nafarrarekiko duen konfiantza, pandemia aldian bere gain hartzeagatik “esfortzu itzel eta etengabea”, Departamentuko unitate kudeatzailetatik edota ikastetxetako zuzendaritzetatik, klaustroetatik, Departamentuko administrazio- zerbitzuetako langile jaun-andreen, ikasleen eta familien aldetik, bermatu ahal izateko aurrerantzean, ahalik eta zirkunstantziarik hoberenetan, hezkuntzarako oinarrizko eskubidea.
Nafarroako kontseilariaren esanetan aurrez aurreko hezkuntza modalitatea da “instituzio ordezkaezina eta eztabaidaezina” gure hezkuntza sisteman eta gure gizartean, ezagutzak barneratzeko dakarren aukeragatik hala nola kalitatezko sozializazio esperientzia bat irudikatzeagatik, belaunaldi, profil sozial eta familia ezberdinen artean. Erabakigarria ezagutzak edota balioak eskuratu ahal izateko baina halaber adingabeen babes emozionalaren mesederako, ez-jakintasunak arintzeko, albisteak eta urruntze soziala kontuan hartu beharreko une hauetan.
Esparru segurua
Hezkuntzako kontseilariak erreibindikatu du, argitaratu diren datuak hala nola azterketak tarteko, eskola-esparruaren segurtasuna gizartearekiko orokorrean, izan ere, omikron aldaeraz haratago, hezkuntza sistema nafarrak 2021a amaitu zuen positiboen % 27arekin, Nafarroan atzeman ziren positibo guztiak kontuan hartuta, 2021eko irailak 1 eta 2022ko urtarrilak 2 arteko datuen arabera. Iazko ikasturtean, 2020/09/1 eta 2021/06/30 artean, hezkuntza sistemako positiboen portzentajea Nafarroako positiboen totalarekin alderatuta, % 24koa izan zen.
Hau da, “Ikastetxetan segurtasun egoera batean gaude, eta iazko ikasturtearen parekoa da nolabait”, arbuiatu du. Segurtasun honen alde daude Nafarroako hezkuntzako prebentzio protokoloa eta 2021/22 ikasturte akademikorako aurrez aurreko hezkuntza jardueraren garapenerako antolamendua; pixkana-pixkana normaltasunerantz doa uneko ikasturte akademikoan zehar finkatzen ari diren neurrien malgutasun mailakatuaren bitartez.
Testuinguru honi eransten zaio 5 eta 11 urte tarteko adingabeen COVID-19ari aurre egiteko txertaketaren hedapena; % 32ak dagoeneko jarrita du lehenengo dosia Nafarroan eta hilak 10ean, Eguberri ostean ikasgeletara itzultzeko datan, protokoloak zorroztuta helaraziko dira ikastetxe nafarretara zirkular baten bidez, osasunaren babesa sendotzeko helburuarekin.
Orainaldian Nafarroako Foru Komunitateak COVID-19 errefortzuaren baliabide pertsonal guztiak mantendu baditu ere aurreko ikasturtean ezarritako irizpideen eraginpean, Hezkuntza Departamentuak “irmotasunez” ebatzi du irakasleek eta erakundeek jasandako bajen hedapena.
“Ikasturte honetarako finkatutako ordezkapen irizpideak bete dituzten eskaera gehienak estali dira. Eta, gainera, azterketa zehatza burutu da eskaera kopuru oso handia zuten eta bere funtzionamendu egokia eragozten zuten ikastetxe haietan, aurrez aurreko hezkuntza jarduera bermatzeko ordezkapenak eginez”, argitu du kontseilariak.
Abenduaren 15etik aurrera, azken Lanpostuen Esleipen Telematikoaren (LET) data, telefono deiak egin dira abenduaren 21era arte, irakasleen ez etortzeen kopuru nabarmena arintze aldera.
Hezkuntzako kontseilariak nabarmendu du “Nafarroako Foru Komunitateak aurreko ikasturte akademikoan erakutsi zituen bokazioa, zigilua eta inpresioa, komunitate autonomo bakarra izan baitzen aurrez aurreko modalitatea abian jartzerakoan maila eta etapa guztietan, finkatu baino ez dira egin pandemiaren une konplexu honetan eta komunitate autonomo guztiek babestu dute”.