2022ko martxoaren 11a

Hezkuntza Departamentuak 2020-2021 ikasturteko DBHko eta Batxilergoko sari bereziak banatu ditu

Nafarroako Jauregia aukeratu dute kalifikaziorik onenak lortu dituzten zazpi ikasleak saritzeko
Foto de familia con todo el alumnado premiado de ESO y Bachiller.
Foto de familia con todo el alumnado premiado de ESO y Bachiller.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Hezkuntza Departamentuak 2020-2021 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Sari Bereziak eman dizkie gaur goizean egindako probetan kalifikazio onenak lortu dituzten zazpi ikasleei.

DBHn, lehen saria Pablo San Julian Tarifarentzat izan da, Iruñeko Monjardin Lizeoa ikastetxeko ikaslearentzat; bigarren saria Aitana Izco Garciak eskuratu du, San Cernin ikastetxekoak, eta hirugarrena Nahia Beunza Errorentzat izan da, Berriozarko DBHIko ikaslearentzat.

Horiez gain, Irati Revilla San Martinek, Barañaingo Alaitz BHI ikastetxeko ikasleak, lehen saria jaso du Batxilergoko Ezohiko Sarien kategorian. Bigarren saria, berriz, Mutiloabeitiko Luis Amigo ikastetxeko Elena Sanchez Ruiz de Temiñorentzat izan da. Hirugarrena Pablo Calderon Miguelek eskuratu du, Iruñeko Irabia-Izaga ikastetxeko ikasleak, eta laugarren saria Teresa Perez Ugartek, Iruñeko Gurutzearen Plaza BHI institutukoak.

DBHko ezohiko saria eskuratu duten hiru ikaslek 250 euro jasoko dituzte, deialdiaren oinarrien arabera. Aldi berean, Batxilergoan sarituak izan diren lau ikaslek ez dute prezio publikorik ordaindu beharko unibertsitateko goi-ikasketetako lehen mailan zerbitzu akademikoen truke, Foru Komunitateko zentro publiko batean matrikulatzea erabakitzen badute.

Ekitaldiaren buru Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria izan da, Hezkuntzako zuzendari nagusia den Gil Sevillanorekin batera. Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan burutu da, eta Barañain BHIko ikasleek musika-interpretazioak egin dituzte. Zazpi sarituek diploma eta karpeta bana jaso dituzte, eta denek beren sarien fase nazionaletan parte hartu ahal izango dute, hala nahi izanez gero.

Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak sarituak zoriondu ditu pandemia-urte hauetan bizitako egoera zailetan ikasteko egindako ahalegin bereziarengatik, eta hezkuntza-komunitate osoari eskerrak eman dizkio egindako lanarengatik, horri esker Nafarroan hezkuntza presentziala garatu ahal izan baita ikastetxe, ziklo eta etapa akademiko guztietan.

Baldintzak

Batxilergoko ezohiko sarien proban parte hartzeko, ikasleek batez beste 8,75 puntu edo gehiago eskuratu behar zituzten batxilergoko bi mailatan. Azterketak gaztelaniaz eta euskaraz egin ziren, ikasleen hizkuntza-ereduaren arabera, eta 2021eko ekainaren 17an burutu ziren Iruñeko Basoko BHIN. Lehen ariketa gaztelaniarekin eta literaturarekin edo, hala badagokio, euskararekin eta literaturarekin loturikoa izan zen; bigarren proba kultura, literatura eta gramatikari buruzkoa eta hirugarrena enborreko gaien ingurukoa, arte, zientzia, humanitate eta gizarte-zientzien modalitateetan.

DBHko ezohiko sarien probak, berriz, 2021eko urriaren 2an egin zituzten Iruñeko Basoko BHIn. Parte hartzen zuten ikasleek 8,75 puntuko nota edo handiagoa eduki behar zuten DBHko lau mailatan eta azken kalifikazioan bikain DBHko azken mailan, probaren xedeko ikasgaietan: gaztelania eta literatura edo euskal hizkuntza eta literatura D ereduan, lehen atzerritar hizkuntza eta matematikak. DBHko proban hiru ariketa sartu ziren, gaztelaniari eta literaturari edo euskal hizkuntza eta literaturari, matematikarako gaitasunari eta atzerriko hizkuntzarekiko hizkuntza-gaitasunari buruzko gaitasunak hartu izana ebaluatzeko.

Ekitaldia Barañain BHIko ikasleek girotu dute, hainbat musika-pieza interpretatu baitituzte zuzendariarekin eta pianistarekin batera.