Descárgate la app
Garapen Ekonomikoko Departamentuak Biltegiratze-sistemak sortzeko auto elektrikoen bateriak berrerabiltzen dituen proiektu bat diruz lagundu du
2022ko otsailaren 1a
Garapen Ekonomikoko Departamentuak Biltegiratze-sistemak sortzeko auto elektrikoen bateriak berrerabiltzen dituen proiektu bat diruz lagundu du
Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak egiten duen Proiektu Estrategikoen deialdiaren bidez, GERA proiektua diruz lagundu du, energia berriztagarria biltegiratzearen bidez kudeatzeko teknologiak izatea ahalbidetuko duen irtenbide bat lortzea helburu duena. Horretarako, 4 lan-ildo garatu dira, eta horien artean dago ibilgailu elektrikoetatik datozen bigarren bizitzako baterietatik sortutako biltegiratze-sistema bat sortzea. Proiektuak 3,3 milioi euroko kostua izan du guztira, eta horietatik ia 1,8 milioi departamentuaren diru-laguntzatik etorri dira.
ARGAZKI-OINA:
Zentroan, Uxue Itoiz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Unai Garbisu S4ko Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendaria, eta Enercluster, Acciona Energía, Beeplanet Factory, CENER Fundazioa, NAITEC, IED Electronics, Ingeteam, Nordex, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zabala.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.