2022ko martxoaren 29a

Eskubide Sozialetako Departamentuak Nafarroako egoitzetan arreta hobetzeko 'erronkak' proiektuaren hirugarren fasean parte hartzera gonbidatu ditu enpresak

Saioa apirilaren 26an izanen da eta izena emateko epea zabalik dago Errealitate Sozialaren Behatokiaren webgunean
La consejera Maeztu en un instante de la segunda fase del proyecto 'Retos'
La consejera Maeztu en un instante de la segunda fase del proyecto 'Retos'  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako  Departamentuaren Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokiak "erronkak" proiektuaren hirugarren eta azken fasea egingo du apirilaren 26an,  eta helburua da teknologiaren bidez Foru Komunitateko adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen egoitzetako arreta hobetzea. Horretarako, parte hartu nahi duten enpresa guztiei dei egiten die, eta horiek apirilaren 22ra arte kontsulta-fase honetan izena eman dezakete esteka honen bidez.

Matchathon izenburupean, online partaidetzarako hirugarren fase honetan enpresa parte hartzaileek, eskura dituzten baliabideak kontuan hartuta, egoitza zentroetako arretan beharrei erantzuna emateko planteatu diren irtenbideekin egokitzeko euren gaitasuna neurtuko dute. Beraz, hilak 26an, atariko kontsulten saio batean, enpresa bakoitzak landuko ditu, 9.30etatik aurrera, modu partikular eta independente batean, erabateko konfidentzialtasunez tratatuko diren aipatu irtenbideak bideratzeko egiten dituzten proposamenak. Inskribatutako enpresa kopurua kontuan hartuta, ordu-tarte bat esleituko da inskripzio segidari jarraiki, eta inskripzio kopuruaren arabera, baliteke hilak 27an bigarren saioa ospatzea.

Programaren hirugarren fase hau amaitzean eta proposamen motak kontuan hartuta, lizitazio edota erosketa publiko berritzailerako prozesuak deituko dira Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismotik (MRR) datozen Europako Funtsen egoitza-zentroak modernizatzeko partidan eskura dauden 1.750.000ak exekutatzeko.

Matchathon hau Eskubide Sozialen Departamentuak Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala Departamentuarekin elkarlanean abian jarritako proiektu baten hirugarren fasea da; 2021eko amaieran abiatu zen lankidetzako hainbat  saioren ospakizunarekin. Bertan, Nafarroako mendekotasuna duten pertsonen zentroetako profesionalek, egoiliarrek eta senideek egunez egun topatu izaten dituzten arazoetatik eratorritako eta planteatutako erronketarako bidea eman zuten 75 behar baino gehiago atzeman ziren.

Bigarren fasean, Civicanen joan den otsailean ospatzera heldu zen Hackathon proiektuan berrogeita hamar herritarrek parte hartu zuten, 9 taldetan banatuta; horietan hausnartu zen nola ebatzi teknologiaren bidez 20 behar baino gehiago; eta horiek planteatu ziren Firu Komunitatean mendekotasuna duten pertsonen zentroetako erabiltzaileen segurtasuna, mugikortasuna, autonomia pertsonala edo tokialdatzeak oinarri bezala hartuz.

Horrela, datorren apirilaren 26an proiektu honetako partaidetza fasea amaituko da; bere helburua da herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak, bereziki zaintza pertsonalen alorrekoak, hobetzea.