Descárgate la app
Eskubide Sozialetako Departamentuak 572.230 euro bideratuko ditu adingabeen eta nerabeen babesgabetasuna prebenitzeko ekintzetara
2022ko apirilaren 13a
Eskubide Sozialetako Departamentuak 572.230 euro bideratuko ditu adingabeen eta nerabeen babesgabetasuna prebenitzeko ekintzetara
Diru-laguntzaren deialdiak % 5 handitu du bere aurrekontua 2021arekin alderatuta, eta esparru horretan lan egiten duten eta harrera zein adopzioa sustatzen dituzten erakundeei zuzentzen zaie
Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak diru-laguntzen deialdia onartu berri du, adingabeen eta nerabeen babesgabetasuna prebenitzeko eta arrisku-egoerak minimizatzeko ekintza komunitarioak susta ditzaten. Familia, haur eta nerabeen eremuan lan egiten duten eta familia-harrera zein adopzioa sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduta dago deialdi hau, eta 572.230 euroko zuzkidura du, 2021ekoa (542.728 euro) baino %5 handiagoa eta 2020koa (221.064 euro) baino %158,8 handiagoa.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.