2021ko abenduaren 15a

Eskubide Sozialak 2022an %16 gehiago bideratuko du Gizarteratze Enpresetara eta %4,8 gehiago Enplegu Zentro Berezietara

Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansareren bidez, 17 milioi eurotik gorako diru-laguntza emango die gizarte-bazterkeria eta desgaitasuna pairatzeko arriskuan dauden pertsonen enpleguei

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat hartu du, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Nafar Lansare / Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerenteari, Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko erakundeari, %16 gehitzeko 2022an Gizarteratze Enpresetara bideratutako aurrekontua, eta % 4,6 Enplegu Zentro Berezietara bideratutakoa. Exekutiboaren helburua da gizarte-bazterkeriako arriskuan edo desgaitasunen bat duten pertsonekin lan egiten duten erakunde horien enpleguari eta iraunkortasunari eusten laguntzea, hurrenez hurren.