Descárgate la app
Altsasu mendebaldeko hondakin-uren lotura berriak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa premiazkoa dela adierazi dute
2010ko abuztuaren 23a
Altsasu mendebaldeko hondakin-uren lotura berriak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa premiazkoa dela adierazi dute
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Altsasu mendebaldeko hondakin-urak Altsasu-Urdiain araztegiarekin lotzeko lanek ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa premiazkoa dela adierazi du (zehatz esanda, geltokiaren auzoan), nahitaezko desjabetzearen ondoreetarako.
Okupazioa premiazkoa da lanak azkar egitea ezinbestekoa baita gaur egun Alzania ibaira zuzenean egindako isurketak eragindako osasun- eta ingurumen-arazoak berehala konpontzeko, izan ere, isurketa horiek inolako tratamendurik gabe egiten dira.
Jarduna NILSA (Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.) enpresa publikoak egingo du. Ponpatze putzu bat eraikiko da, geltokiaren auzoa hondakin-urak araztegira daramatzan hodi biltzailearekin lotzeko. Aurrekontua 475.359 eurokoa da eta betearazpen-epea sei hilabetekoa.
Toki Administrazio Departamentuak gastuaren %80 finantzatuko du, Toki Inbertsioen Planaren bidez, eta gainerako %20ri herritarrek ordaindu eta NILSAk kudeatzen duen saneamendu kanonaren bidez egingo zaio aurre.