2018ko abuztuaren 30a

Nafarroako ekologiaren udako laugarren eskola eta fisioterapia eta musika, udako ikastaroetan

Irailaren 3tik 14ra bitartean izanen dira Bertizen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Hurrengo astean Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako unibertsitateek antolatutako ondorengo udako ikastaroak hasiko dira: “Nafarroako ekologiaren laugarren udako eskola. Biodibertsitateari begira: ikerketa zientifikotik hiritar zientziara”. Ikastaro hau, NUPek antolatua da eta irailaren 3an eta 4an izanen da Bertizen. Gainera, “Fisioterapia eta musika tailerra: ongi izan, hobe jo”, hau ere Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik, irailaren 5etik 14ra bitartean izanen da Iruñeko NUPeko kanpusean.

“Nafarroako ekologiaren laugarren udako eskola. Biodibertsitateari begira: ikerketa zientifikotik hiritar zientziara”, eremu akademikotik egindako datuen erregistroak daukan garrantzia erakutsi eta mota honetako ekintza bat ikastaroko partaideekin garatzea izanen da ikastaroaren helburua. Ikastaroa bi jardunaldietan garatuko da, lehenengoan hitzaldi eta mahai-inguru baten bitartez eta bigarrenak aldiz, izaera praktikoa izanen du eta Hiritar Zientziari buruzko ekintza bat burutuko dute.

Bestetik, “Fisioterapia eta musika tailerra: ongi izan, hobe jo”, lesioei aurrea hartzea izanen da ikastaroaren helburu nagusia, bai eta instrumentu-musikarien etekina hobetzea ere.

Ikastaro hauen inguruko informazio gehiago izateko edota matrikula egiteko: https://udakoikastaroak.navarra.es/