2022ko ekainaren 9a

José Lázaro Galdiano Ediziorako Sariaren 2022ko deialdia egin da

Inprimatutako lanen kalitatea 3.000 euroko zuzkidurarekin aitortzen du, eta hautagaitzak uztailaren 29ra arte aurkez daitezke

Nafarroako Gobernuak inprimatutako lanen kalitate editorialari buruzko Jose Lázaro Galdiano Sariaren 2022. ediziorako deialdia egin du, Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu duenez. Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 29an amaituko da.