2010ko abuztuaren 23a

2,2 milioi euro eman dituzte nekazaritza ustiategiak modernizatzeko

Nafarroako 17 herritako titularrei dagozkien 39 espediente diruz lagunduko dituzte

2,2 milioi euro eman dituzte nekazaritza ustiategiak modernizatzeko

Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari baimena eman dio 2.244.147 euroko urte askotako gastua konprometitzeko nekazaritza ustiategiak modernizatze aldera. Laguntza ekonomiko horien bidez, titularrek 4,8 milioi euroko inbertsioa eskuratuko dute guztira.

Zehatz esanda, oraingoan Nafarroako 17 herritako titularrei dagozkien 39 espediente diruz lagunduko dituzte. Laguntzen %75 Nafarroako Gobernuak emango du, eta gainerako %25, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF).

Hona eman laguntza jasoko duten espedienteen kopurua, herrien arabera ordenatuta: Ablitas 2, Anue 1, Aranatxe 1, Artaxoa 8, Baztan 1, Caparroso 1, Zarrakaztelu 2, Cortes 6, Faltzes 1, Genevilla 1, Larraga 1, Lezaun 1, Miranda Arga 1, Nazar 1, Erriberri 6, Azkoien 1 eta Tafalla 4.