2022ko martxoaren 25a

Chivite Lehendakariak iragarri du Nafarroako Ubidearen 2. faseko obrak datorren urtean lizitatuko direla

Tuteratik gertu putzu bat eraikiko da, 7,95 milioi metro kubikoko biltegiratze-ahalmenarekin eta ia 40 milioiko kostuarekin; horri esker, Erriberari kalitatezko ura bermatuko zaio giza kontsumorako, ureztaketarako eta industriarako, baita klima-aldaketaren aurrean blindatzeko ere
videocam La Presidenta Chivite anuncia que las obras de la 2ª fase del Canal de Navarra se prevén licitar el año que viene. collections Irudi galeria

La Presidenta de Navarra, María Chivite, ha anunciado hoy que las obras de la 2ª fase del Canal de Navarra se licitarán en 2023. Este anuncio se ha realizado tras la celebración de una reunión por parte del Consejo de Administración de CANASA en la que se han dado a conocer las características técnicas del proyecto de la 2ª fase que garantizará la llegada de agua de calidad a la Ribera para consumo humano, de riego e industrial, y que permitirá mitigar los efectos del cambio climático.

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak gaur iragarri duenez, Nafarroako Ubidearen 2. faseko obrak 2023. urtearen amaieran lizitatuko dira. Iragarpen hori CANASAko Administrazio Kontseiluak izandako bileraren ondoren egin da. Bertan, 2. fasearen proiektuaren ezaugarri teknikoak jakinarazi dira. Fase horrek Erriberara kalitatezko ura iristea bermatuko du, giza kontsumorako, ureztatzeko eta industriarako, eta klima-aldaketak arintzea ahalbidetuko du.

Lehendakariak zehaztu duenez, proiektuan 71,4 kilometroko luzerako altzairuzko hodi bikoitzeko hoditeria eraikitzea aurreikusten da; hain zuzen ere, Pitillas udalerriko egungo ubidetik abiatu eta Ablitasen amaituko da, eta tartean Aragoi, Ebro eta Queiles ibaiak, Errege Bardeak eta A-68 eta Ap-68 errepideak igaroko ditu. Era berean, bi putzu eraikitzea aurreikusten da Pitillas eta Tuteratik gertu, azken hori 7,95 milioi metro kubiko biltegiratzeko gaitasunarekin. Proiektua martxo honen amaiera aldera amaituta egongo da, eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak gainbegiratuko du. Ondoren, dagokion administrazio- eta ingurumen-izapidea burutuko da, obrak lizitatzea 2023ko amaiera aldera aurreikusita. Obrak egiteko epea 48 hilabetekoa da, eta 249,7 milioi euroko kostua dute.

“Ubidearen bigarren faseak bermea emango du Erriberako 70.000 biztanle baino gehiagok kalitatezko ura kontsumitu ahal izateko eta 21.522 hektareara bitarte ureztatzeko. Era horretan, komunitatearen lurralde-garapen iraunkorrean eta Erriberaren garapen ekonomikoan aurrera egin ahal izango dugu”, nabarmendu du Lehendakariak.

Gainera, Lehendakariak adierazi du proiektu honekin “landa-munduan aukera-berdintasuna bultzatzea ahalbidetuko dela; horietan nekazaritza- eta industria-jarduerek zeregin garrantzitsua izaten jarraitzen dute. Proiektuak ezinbesteko produkzio-faktorea emango du; hots, ura, ezar litezkeen industria guztientzat, eta nekazaritzako azpiegiturak modernizatzeko aukera ere bai. Ureztatzeko hektarea modernizatuak izatearekin Nafarroako nekazaritzaren produktibitatea hobetu egingo da”.

2. faseko proiektua zehatz-mehatz

Nafarroako Ubidearen bigarren faseko obrak hiru jardueratan zatitzen dira: batetik, Mostrakasko putzua, jada eraikitako Ubidea eta bigarren fasea lotuko dituena; bigarren, hodi bikoitzeko hoditeria, 71,4 kilometrokoa eta Ablitasen amaitzen dena; eta hirugarren, Tuterako baltsa, Ziertzoko Mendiko Parajean kokatua.

Adierazi bezala, lehenik eta behin, jarduera Mostrakasko erregulazio-putzuarekin hasten da, Pitillasko udal-mugartean, herri horretatik 7,5 bat kilometroa, Mostrakas bezala ezagutzen den inguruan. Funtzio bikoitza du: alde batetik, Ubidearen aurreko zatian kontsumitu gabeko urak hartzea; eta, bestetik, bigarren faseko 71 kilometroko hoditeria beti hornituta izatea ziurtatzea. 107.000 metro kubiko biltegiratzeko gaitasuna duen putzua da, eta horren gauzatze-kostua 7,4 milioi eurokoa da.

Ondoren, putzua eta gero, hodi bikoitzeko altzairu helikoidaleko eroanbidea eraikitzen hasiko da, 71,4 kilometro luzerakoa. Hoditerien diametroak 1,5 eta 2 metro ingurukoak dira. Barnetik estaldura bat izango dute giza kontsumorako urarekin kontaktuan egoteko gai dena. Garraio-sistema horrek 12 hartune-obra ditu diseinatuta, ureztatzeko eta ahoko ura hornitzeko. Ibilbidean zehar, Aragoi, Ebro eta Queiles ibaiak gurutzatuko dira, ingurumen-baldintzak zainduta. Dozena bat errepide baino gehiago eta trenbide- eta ureztatze-azpiegiturak nahiz hornidura-sareak zeharkatzen dira, besteak beste. Hoditeria bikoitz horren kostua 202,8 milioi eurokoa da.

Azkenik, proiektuan, Tuterako putzua eraikitzea jasotzen da, Ziertzoko Mendiak bezala ezagutzen den inguruan kokatua, Zintruenigo eta Tutera udalerrien arteko erdibidean. Horren funtzioa erreserba hidraulikoa biltegiratzea nahiz erregulatzea. 7,95 milioi metro kubiko biltegiratzeko gaitasuna du, eta azpiegitura garrantzitsua da Erriberan kalitatezko ura bermatzeko nahiz klima-aldaketaren aurrean blindatzeko. Putzu hori egiteko aurreikusitako kostua 39,5 milioi eurokoa da.