Saiakuntza analitikoak egitea nekazaritzako elikagaien esparruan, beharrezkoak badira Nafarroako Gobernuko kontrol ofizialeko programetarako.
Kanpoko laborategietako baliabideak kudeatzea eta Nafarroako eta Estatuko beste laborategi batzuekin koordinatzea
Eskatzen zaizkien beste saiakuntza analitiko batzuk egitea, eta indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
Egiaztatuta eta ziurtatuta dago, arau hauen arabera
2009tik egiaztatua (Nafarroako oliba olio birjinaren dastatzaileen panela barne), ISO 17025:2017 arauaren arabera (Saiakuntza eta kalibrazio laborategien gaikuntzarako betebehar orokorrak). → Egiaztapena
2011tik ziurtatua, ISO 14001:2015 arauaren arabera (“Ingurumen kudeaketako sistemak)” → Ziurtapena
Biologia Begetalaren arloa 2021etik ziurtatuta dago, ISO 9001:2015 arauaren arabera (“Kalitatea kudeatzeko sistemak”) → Ziurtapena
Animalien osasun arloan honako hauek sartzen dira:
Animalien gaixotasunak atzemateko analisiak egitea
Giza kontsumorako ez diren animalia azpiproduktuen analisi mikrobiologikoak egitea
Bekadunei eta praktiketako langileei prestakuntza ematea
Abereen esparruko analisiekin lotutako beste funtzio batzuk
Analisi horiek egiteko, teknika immunologikoak, mikrobiologikoak, molekularrak (PCR, azido nukleikoen sekuentziazioa), optikoak eta parasitologikoak erabiltzen dira
3. mailako biodibertsitateko laborategi bat dauka, laginak eta biosegurtasun maila hau behar duten beste material batzuk maneiatzeko.
Entomologia Sanitarioko Arloa Animalien Osasunaren Laborategian dago.
Laborategi horretan analisiak egiten dira artropodo batzuk identifikatzeko, zeinak pertsonen eta/edo animalien osasunerako interesgarriak baitira agente etiologiko edo eritasun bektore gisa duten eginkizunagatik; adibidez, eltxo tigrea eta beste eltxo batzuk, kaparrak, kulikoideak eta barroak.
Analisi horiek egiteko, teknika optikoak, entomologikoak eta molekularrak erabiltzen dira (PCRa, azido nukleikoen sekuentziazioa).
Biologia begetalaren arloan honako hauek sartzen dira:
Landareen gaitzak atzemateko analisiak egitea.
Genetikoki aldatutako organismoak antzeman eta kuantifikatzea.
Izurriteak eta gaixotasun begetalen bektoreak identifikatzea.
Bekadunei eta praktiketako langileei prestakuntza ematea.
Nekazaritzaren eremuko analisiekin lotutako beste eginkizun batzuk.
Analisi horiek egiteko, teknika immunologikoak, mikrobiologikoak, molekularrak (PCR, azido nukleikoen sekuentziazioa), optikoak eta parasitologikoak eta entomologikoak erabiltzen dira.
Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastaketa panela · Harremanetarako: 848 427989
“Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastaketa panela” Nafarroako Gobernuak olio birjinen ezaugarri organoleptikoak egiaztatzeko eta kontrol ofiziala egiteko izendatutako panel ofiziala da.
Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren egituran sartuta dago, baina bere kudeaketa teknikoa INTIAri dagokio.
Panelak aitortza dauka:
Nazio mailan, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren eskutik, baimendutako panel ofizial gisa.
Europa mailan, Europako Batzordearen eskutik.
Nazioartean, Nazioarteko Olio Kontseiluaren eskutik.
«Saiakuntza- eta kalibrazio-laborategien gaitasunerako baldintza orokorrak» izeneko ISO 17025:2017 arauaren arabera egiaztatua.