Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Laborategia

1915az geroztik, saiakuntza analitikoak egiten ditu lehen sektoreko ekoizpenaren esparruan; hau da, nekazaritza eta abeltzaintza ardatz hartuta

HELBIDEA
Av. Serapio Huici, 22
31610 Atarrabia
TELEFONOA

Ezaugarriak eta Zerbitzuak

Laborategiak honako eginkizun hauek ditu:

  • Saiakuntza analitikoak egitea nekazaritzako elikagaien esparruan, beharrezkoak badira Nafarroako Gobernuko kontrol ofizialeko programetarako.
  • Kanpoko laborategietako baliabideak kudeatzea eta Nafarroako eta Estatuko beste laborategi batzuekin koordinatzea
  • Eskatzen zaizkien beste saiakuntza analitiko batzuk egitea, eta indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

    Egiaztatuta eta ziurtatuta dago, arau hauen arabera
  • 2009tik egiaztatua (Nafarroako oliba olio birjinaren dastatzaileen panela barne), ISO 17025:2017 arauaren arabera (Saiakuntza eta kalibrazio laborategien gaikuntzarako betebehar orokorrak). → Egiaztapena  
  • 2011tik ziurtatua, ISO 14001:2015 arauaren arabera (“Ingurumen kudeaketako sistemak)” → Ziurtapena
  • Biologia Begetalaren arloa 2021etik ziurtatuta dago, ISO 9001:2015 arauaren arabera (“Kalitatea kudeatzeko sistemak”) → Ziurtapena
Animalien osasun arloa · Harremanetarako telefonoa: 848 427 983
Entomologia Sanitarioko Arloa · Harremanetarako telefonoa: 848 427 983
Biologia begetalaren arloa · Harremanetarako: 848 423 350
Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastaketa panela · Harremanetarako: 848 427989