Autonomiarako eta irisgarritasunerako laguntza produktuen zentroa

Haren helburua da eguneroko jardueretan pertsonen autonomia bultzatzea eta haien irisgarritasuna hobetzea.

HELBIDEA
Erreginaren aldapa 3
31002 Iruña
TELEFONOA

Ordutegia

Irekita astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta, ordutegi horretatik kanpora, aurretiko hitzordua eskatuta: centrodeproductosdeapoyo@navarra.es edo 848 425 055 

Ezaugarriak eta Zerbitzuak

Laguntza Produktuen Zentroa Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikita dagoen zerbitzua da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuaren barnean. 

Iruñeko Donibane auzoko Erreginaren aldapa kaleko 3an dago. Badu gune bat, zeinetan erakusten baitira egokitutako etxebizitza bat eta laguntzarako zenbait produktu.

Haren helburua da eguneroko jardueretan pertsonen autonomia bultzatzea eta haien irisgarritasuna hobetzea.

Zer zerbitzu ematen ditu?

  • Argibideak eta aholkuak ematen ditu laguntzarako produktuen gainean.
  • Laguntzarako produktuak nola erabiltzen diren erakusten du eta haiekin saiakerak egiten ditu.
  • Argibideak eta aholkuak ematen ditu irisgarritasunaren gainean.
  • Argibideak eta aholkuak ematen ditu etxebizitzen egokitzapen funtzionalaren gainean.
  • Aholkuak ematen ditu desgaitasuna duten pertsonendako lanpostuen gainean eta haiek egokitzen ditu.
  • Prestakuntza eta informazioa ematen die profesionalei eta kolektiboei.

Deskargatu zentroko liburuxka (pdf - 1,4MB)