2022ko maiatzaren 2a

2021ean erabilitako REACT-EU funtsetatik datozen 21,5 milioiko egiaztapena hasi da

Europako Funtsen Kontrolerako Atalak baliozkotu beharreko zenbateko ekonomikoak 21 jarduera ordaintzeko balio izan du

Europako Funtsen Kontrolerako Atalak, Nazioarteko Proiekzio Zerbitzuaren barruan dagoenak, 21 proiekturi ekiteko REACT-EU funtsari dagozkion lehen 21,5 milioi euroak egiaztatzeko prozesua hasi du. Guztira, 13,8 milioi euro Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (FEDER barruan daude, eta 7,7 milioi euro Europako Gizarte Funtsaren (FSE) barruan.

Europako Funtsak Kontrolatzeko Atalak bi programa horien kargura aitortutako gastuak egiaztatzeko egiten dituen lanetan, prozedura hauek sartzen dira:

  • Onuradunek aurkeztutako diru-itzultze eskaera guztien administrazio-egiaztapenak.
  • Eragiketa zehatzak tokian bertan egiaztatzea.

Prozesu hori 2022. urteko Egiaztatze Plana onartu ondoren hasi zen. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak onartu zuen plan hori, eta Kudeaketa Aginteak izendatu zuen Nafarroako FEDER eta FSE programa eragileen bitarteko erakunde gisa.

REACT-EU funtsen jatorria

Pandemiaren ondorioz, Europako Batzordeak Next Generation EU izeneko laguntza ekonomiko sorta zabalagoa onartu zuen 2020ko uztailean, eta REACT-EU funtsa ere barne hartu zuen.  Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren barruan dago, eta 12.426 milioi euroko esleipena aurreikusten du Espainiarentzat; horietatik 10.000 milioi autonomia-erkidegoen artean banatzen dira.

Banaketa horretan, Nafarroari 147.892.035 euro dagozkio, FEDER eta FSE programa eragileen artean banatuta, eta 2023ra arte gauzatuko dira.