2007ko abuztuaren 6a

Ardoi sektorea urbanizatzeko proiektua burutzeko behar den erreka zabaltze lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideak okupatzea onetsi da

Neurri horren bidez, emariaren handitzeak eragiten dituen uholdeak saihestu nahi da ondoko soroetan

Ardoi Sektorea Urbanizatzeko Proiektua burutzeko behar den erreka handitzeko obrek ukitzen dituzten ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratu du Nafarroako Gobernuak, nahitaezko desjabetzaren ondorioetarako. Aipatu proiektuak Zizur Nagusikoa eta Zizurreko Zendeako Udalak ukitzen ditu.


Aipatu obrak garrantzizkoak eta premiazkoak dira, izan ere, errekako emaria handitzen da Ardoi Sektorearen Urbanizazio obren ondorioz (bide eta espaloien zolatze fasean dago), eta horrek eragiten ditu uholdeak ondoko soroetan. Egoera horixe da, hain zuzen ere, orain saihestu nahi dena.