Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaria

María Victoria Chivite Navascués

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaria, María Victoria Chivite.
camera_alt
KONTAKTUA
Egoitza
Karlos III.na etorbidea 2, 31002 Iruña
Biografia

Cintruénigo herrian jaio zen 1978. urtean. Alaba bat eta seme bat dauzka bere bikotekidearekin.

Soziologian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2001) eta Giza Baliabideen Antolaketan eta Kudeaketan Masterra (2002) ikasi zuen Foro Europeo Negozio Eskolan.

Lanean hasi zen Cadreita udalako oinarri zerbitzuetako enplegu-teknikari gisa. Ondoren, Manpower Aldi Baterako Lanetarako Enpresan aholkularitza-lanetan aritu zen eta UGT Nafarroako Soziologia Kabinetean lan egiten jarraitu zuen Europako enplegu proiektuetan (Adapna ekimena, Finlandia eta Italiarekin batera, aipagarriena izan zen).

Maila politikoan, Gazte Sozialistetan sartu zen 1998. urtean. Kargu publiko bezala bere lehen erantzukizuna izan zen Cintruénigo Udaleko zinegotzia izatea 2003an, eta 2007. urtean foru-parlamentari aukeratu zuten, legealdi horretan (2007 - 2011) Osasun-Batzordearen bozeramailea izan zen ere. Senatari karguaz jabetu zen 2011. urtean, eta bere lehen aldian Osasun-bozeramaile izendatu zuten. 2014ko irailetik Senatuko Talde Sozialistaren bozeramailea izan zen, urte horretan "errebelazio senatari" saria lortuz.

2015 - 2019ko legegintzaldian Nafarroako Parlamentura itzuli zen PSN–PSOE alderdiaren zerrenda buru izanez eta oposizioan Legebiltzar Talde Sozialistaren lanaren arduraduna izan zen. Prentsarekin izandako harreman onagatik jaso du kazetari parlamentarien saria eta Sanitaria 2000 talde editorialak emandako “Sanitaria” saria jaso du ere, "Politika" kategorian.

2019ko abuztuan, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakari izendatu zuten, kargu hori aurreko legealdian bete zuen, eta 2023ko abuztuan berretsi zuen.