Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren Kabineteko burua

Guillermo Nagore Frauca

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren Kabineteko burua, Guillermo Nagore.
camera_alt
Biografia

1967an Iruñean jaiotakoa.

Kazetaritzan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean (1992) eta Europar Batasunean espezializatutako Harreman Internazionalen ikastaro bat dauka Ortega y Gasset-Konplutense Unibertsitatearen eskutik. Ingelesa hitz egiten du.

Bere kazetari-lanak, Nafarroan, Euskadin, Gaztela eta Leon eta Madrilen garatu ditu. Módem-Press berri-agentziaren bazkide fundatzailea izan zen Madrilen eta Grupo Noticias-en lan egin zuen, “Noticias de Gipuzkoa” egunkariaren erredaktore buru izanez sei urtetan zehar. Gainera, Promecal  taldeko “La Estafeta de Navarra” egunkariko erredaktore buru izan zen. Gainera, ETB, Onda Vasca edota El Periódico de Catalunya bezalako hedabide ezberdinetan politika analista  moduan kolaboratzeaz gain, enpresa desberdinetako komunikazio kontseilari eta komunikazio politikoko aholkulari izan da.

Hirugarren sektorearekin (ekonomia sozial eta solidarioa) erlazionatutako gaiei arreta berezia eskaini die. Horrela, 2013 eta 2014 urteen bitartean, Erantzukizun Sozial Korporatiboko  zuzendaria izan zen Zagreb-en (Kroazian) Sunstroom Energy enpresan Alzheimer gaixoen laguntzaile moduan gaixotasun honen sentsibilizazio sozialaren hedapen prozesuan parte hartuz. Aurrez, 2012an, ‘Memoria bidea da’ proiektua burutu zuen, Alzheimerraren estatu-politika baten alde. Proiektu honegatik, Nafarroako Kazetari Elkarteak ematen duen Teobaldos Kazetaritza Sozial saria irabazi zuen lehen kazetari nafarra izan zen.

2019ko abuztuan, Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.

2023ko abuztuan Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu dute.