Descárgate la app
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren Kabineteko burua
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren Kabineteko burua
Sara Fernández Allo
Faltzesen jaio zen 1988. urtean. Ezkonduta dago eta alaba bat eta seme bat ditu.
Ikus-entzunezkoen Komunikazioan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (2010), eta Komunikazio Politikoko diploma eskuratu zuen baita ere unibertsitate-zentro horretan. TVEko Kazetaritza-masterra egin zuen 2010 eta 2011 urte artean eta ESIC Business & Marketing School-en Marketin Digitaleko Goi Mailako Programa Nafarroan 2017an.
Ibilbide profesionalari 2009an eman zion hasiera Canal 6 Navarran, telebistako erredaktore eta erreportari gisa. 2011 eta 2014 urte artean, TVE Madriden lan egin zuen, eta, ondoren, Navarra Televisionera itzuli zen aurkezle, editore, erredaktore eta erreportari gisa.
2017an, komunikazio politikoaren arloan sartu zen Nafarroako Parlamentuko Talde Sozialistaren laguntzaile gisa, eta 2019tik 2023ra bitarte PSN-PSOEko komunikazio-arloko arduraduna izan zen. Alderdi horrek, halaber, Faltzesko alkate izatera eraman zuen 2019 eta 2023 urte artean.
Taldeen zuzendaritzan eta udal-kudeaketan esperientzia du.
2023ko abuztuan, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu dute.