Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren Kabineteko burua

Vera Villafranca Martínez

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren Kabineteko burua, Vera Villafranca.
camera_alt
Biografia

Iruñean jaio zen 1978. Urtean. 

Informazio Zientzietan lizentziatua da Salamancako Unibertsitate Pontifikoan (2000). Zuzenbide ikasketak egin zituen Tuterako UNED Zentro Elkartuan, 2000-2001 ikasturtean.

Online marketing eta sare sozialekin komunikatzeko ikastaroak ere burutu ditu Club de Marketing de Navarran.

2000 eta 2001 urteen bitartean Radio España irratian erredaktore-lokutore bezala aritu zen, eta ondoren lan berbera egin zuen Canal 4 Localia Telebista katean.

2002tik 2012ra, Canal 6 Navarra telebistan editore-aurkezle gisa lan egin zuen eta edukien zuzendaria izan zen ere. Urte haietan La Estafeta de Navarra egunkariko kolaboratzailea izan zen.
Harrezkero, Navarra Televisión telebistan editore eta erredaktore gisa lan egiten du eta bertan informazio saio ezberdinak aurkeztu ditu ere. Gaurkotasun, eztabaida eta analisi politiko-saio ugari zuzendu, moderatu eta koordinatu ditu.

2014. urtean Nafarroako Gobernuak ekoiztutako Nafarroan ETAren biktimeei buruzko dokumentalaren koordinazioa eta zuzendaritza hartu zituen, izen bera duten liburuetan oinarrituta dagoena.

2019tik 2023ra Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren Kabineteko burua izan da.

2023ko abuztuan Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren Kabineteko burua izendatu izan da.