Descárgate la app
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren Kabineteko burua
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren Kabineteko burua
Corellan jaio zen 1989an.
Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Rey Juan Carlos Unibertsitatean (2012), eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzan masterra egin zuen Nebrijako Unibertsitatean (2022). Hamar urte baino gehiagoko esperientzia du komunikabideetan, komunikazio instituzionalean, marketin digitalean eta sare sozialetan.
Ibilbide profesionala Mexikon hasi zuen. Herrialde horretan, 2012 eta 2017 artean, Televisa eta Tv Azteca telebistetan lan egin zuen, erreportari gisa eta programa eta albistegien ekoizpen arloan.
2015 eta 2019 artean, gainera, Efe Agentziako korrespontsala izan zen Mexikon, eta, ondoren, Mexikoko Senatuko ordezkarietako baten prentsa-burua izan zen.
Foru Erkidegora itzulita, 2020tik 2022ra bi urtez aritu zen Navarra Televisionen, eta, horren ostean, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Ikus-entzunezko Errealizazioko Goi Mailako Graduko irakasle izan zen Nafarroako Foro Europarrean.
2023ko irailean Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.