Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Migrazio Politiketako zuzendari nagusia

María Soledad de la Nava Martín
Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, María Soledad de la Nava.
camera_alt
Biografia

Salamancan jaio zen 1972. urtean. 

Gizarte Lanean diplomatu zen Salamancako Unibertsitatean, 1993an. Etengabe prestatu da bere lanbidearen inguruan, eta honako hauen inguruko prestakuntza-ekintzak egin ditu: gizarte-diagnostikoa, kulturartekotasuna, biztanleria migratzaileekiko esku-hartze soziala, pobrezia eta gizarte-bazterketa, haurren babesgabetasuna, genero-indarkeria, gizarteratzea, gizarte-lan komunitarioa, eta giza eskubideak. 

Iruñeko Udalean gizarte-langile izan da 1998az geroztik, eta funtzionario plaza lortu zuen 2008an. Hiriko hainbat programa eta auzo-unitatetan aritu da: Harrera eta Gizarte Orientazio Programa, Gizarteratze Programa eta Etxebizitza Bulegoa. 

Halaber, “Iruñeko Udalaren Harrera eta Gizarte Orientaziorako Programaren Diseinua” dokumentua idazten lagundu du bere ekintza profesionaletik, eta, ondoren, horren ezarpenaren jarraipenean ere parte hartu zuen. 

2015. urtean, Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintza eta Garapen Komunitarioaren Arloko zuzendari izendatu zuten, eta postu horretan aritu zen 2018ra arte. 

Mugimendu sozialetan esku hartu du Giza Eskubideak defendatzeko pertsona guztientzat. 

2023ko abuztuan, Migrazio Politiketako zuzendari nagusi izendatu dute Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.