Descárgate la app
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia
Begoña Unzué Vela
Iruñean jaio zen 1970. urtean. Ezkonduta dago eta ez du seme-alabarik.
Zuzenbidean lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean.
Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko funtzionarioa da 1996az geroztik. Hezkuntza Departamentuaren Langileen Ataleko burua izan zen 1997 eta 2003 artean; 2003tik 2007ra Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Aldi Baterako Kontratazioko eta Sustapenako ataleko burua izan zen.
2007tik 2016ra Hezkuntza Departamentuaren Hezkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria izan zen, eta 2016tik Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Publikoko (arlo juridikoa) teknikaria izan da.
2019ko abuztuan, Hezkuntza Departamentuaren baitan, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 2023ko abuztuan Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusi.