Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Ingurumeneko zuzendari nagusia

Ana Bretaña de la Torre

Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña.
camera_alt
Biografia

Carballedon (Lugo) jaio zen 1979an.

Arkitektoa eta Zaharberritzean eta Birgaitzean espezialista da (Nafarroako Unibertsitatea). Badu prestakuntza osagarria hirigintzan, higiezinen sustapenean, hiri-berroneratzean eta Europako funtsen eta proiektuen kudeaketan (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Comillasko Unibertsitate Pontifikala eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP)). Halaber, Passivhaus Designer moduan akreditatuta dago.

Nasuvinsa sozietate publikoaren birgaitze eta hiri-berroneratze arloko arduraduna izan zen, baita ELENA programako taldeen koordinatzailea ere (ELENA sare bat da, auzokideen erkidegoei laguntza ematen diena eraikinen energia-birgaitzeko proiektuetan eta Foru Komunitateko eskualde guztietan hedatuta dago).

Lehenago, hiri-berroneratzeko proiektuen arduradun teknikoa izan zen sozietate publiko horretan. Proiektuak, hauek: Efidistrict, Iruñeko Txantrean; Lourdes Renove, Tuteran; edo SustaiNAvility, Iruñerriko zenbait udalerritan. Nasuvinsan 2009an sartu baino lehenago, hirigintza-kudeaketako beste esperientzia profesional batzuk izan zituen Iruñeko eta Madrilgo estudio pribatu batzuetan.

2022ko irailean, Etxebizitzako zuzendari nagusi izendatu zuten Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren barnean. 2023ko abuztuan Ingurumeneko zuzendari nagusi izendatu dute.