Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea

Jorge Aguirre Oviedo
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre.
camera_alt
Biografia

Fustiñana, 1977.

Enpresa Zientzietan diplomatua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).

Sektore pribatuan egin du lan, Nafarroako enpresetan eta multinazionaletan administrazioarekin eta kudeaketaren kontrolarekin lotutako postuetan.

Bere ibilbide politikoa Fustiñana herrian hasi zen zinegotzi gisa 2007 eta 2015 urteen artean. 2014tik, PSN-PSOE alderdiko zuzendaritzako kide izan da, eta, gaur egun, Hauteskunde Ekintzako idazkari eta PSN-PSOEko Eskualdeko Batzorde Betearazleko antolaketa-laguntzaile da.

2019-2023 legegintzaldian foru parlamentari gisa jardun zuen, eta Parlamentuko Kultura eta Kirol Batzordeko presidenteordea izan zen.

2023ko abuztuan, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatua izan da.