Descárgate la app
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea
Javier Arakama Urtiaga
Gares (1981).
Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Politika eta Administrazio Zientzietan graduatu Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (UNED). Saxofoiko Erdi Mailako Gradua (irakasle-titulua) lortu zuen Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean, eta euskaraz eta ingelesez goi-maila / maila aurreratua du (C1 titulua).
Garraio eta logistikako enpresa bateko administrazio-buru izan zen sei urte eta erdiz, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako klaseak ematen aritu zen bost ikasturtez (2010-2015). 2015eko abuztutik 2019ko ekainera, Geroa Baiko parlamentari laguntzaile izan zen, eta pasa den legealdian (2019-2023) alderdi politiko bereko parlamentari izan zen. 2020az geroztik, Nafarroako Geroa – Socialverdes alderdiko Politika Sozialberdeen idazkaria da Europan.
Era berean, 2019tik 2023ra bitartean, zinegotzi izan zen Garesko udalerrian.
2023ko abuztuan, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatu dute.