Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia

Josean Vizcay Urrutia

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia.
camera_alt
Biografia

Iruñean jaio zen 1974. urtean. 

Kudeaketaren Informatikan ingeniari teknikoaren ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), eta hainbat espezializazio-ikastaro egin ditu, besteak beste, programazio-datuak eta -lengoaiak ezartzearen inguruan. 

Haren esperientzia profesionalean, aholkularitza, kudeaketa eta irakaskuntza bezalako arloak jorratu ditu. Hain zuzen ere, ibilbideari hasiera NUPeko irakasle elkartu bezala eman zion hasiera, ‘Fitxategiak eta Datu Baseak’ eta ‘Datuen Kudeaketa’ irakasgaietan (2005-2011), eta, aldi berean, Sistemen zuzendari izan zen MRA taldearen barruan (2005-2010). 2010 eta 2016 urte artean, Vizcay Informazio Teknologietako (IT) zuzendaria izan zen Nafarroako M. Torres Olvega Industrial enpresan.

2016tik aurrera, IT aholkulari-lana 3P Biopharmaceuticals-erako informazio-sistemak baliozkotzea izan zen. 2019an, berriz, IED Electronics-eko Chief Information Officer (CIO) izan zen eta Elikagaien Teknologia eta Segurtasunerako Zentro Nazionaleko (CNTA) Informazio Teknologien eta Eraldaketa Digitalaren zuzendaria, San Adrianen. 

Iaz, ANIMSAko zuzendari kudeatzaile izendatu zuten; hau da, Nafarroako toki-erakundeena den enpresa publikoa, informazioaren teknologiekin eta komunikazioekin lotutako zerbitzuak ematen dituena. 

2024ko urtarrilean, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusi izendatu du Nafarroako Gobernuak.