Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia

José Antonio Marcén Zunzarren
Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén.
camera_alt
Biografia

Iruñean jaio zen 1961. urtean. Ezkonduta dago, eta hiru seme-alaba ditu. 

Geografian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (1984). Lurraldearen Antolamenduko Lanbide arteko Elkartean (FUNDICOT) Lurralde Antolamenduan diplomatua da. Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko Masterra egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 

Bizitza profesional osoa Foru Komunitateko Administrazioan eman du. 1984 eta 1987 urte artean, Lurralde Ikasketetarako Institutuko teknikaria izan zen. 1987an, funtzionario gisa sartu zen Foru Administrazioan, Toki Administrazioaren Departamentuan, eta Nafarroako toki-erakundeei buruzko arauak eta planak egiten lan egin zuen. 1994tik 1999ra, Toki Estatistiken Negoziatuko burua izan zen. 2015 eta 2019 urte artean, udalerrien lurralde-mugaketarako proiektuetan lan egin zuen. 

Horrez gain, hainbat erantzukizun-kargu izan ditu Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduan, Mugikortasunean, Etxebizitzan eta Hirigintzan. 1999 eta 2012 urte artean, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuko zuzendaria izan zen. 2012 eta 2015 urte artean, berriz, Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusia izan zen. 2019ko azaroan, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapen Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten. 

2023ko irailean, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusi izendatu dute.