Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Kontu-hartzailetzako zuzendari nagusia

Juanjo Pérez Capapay

Kontu-hartzailetzako zuzendari nagusia, Juan José Pérez.
camera_alt
Biografia

Iruñean jaio zen 1972an. Ezkonduta dago eta seme bat eta alaba bat ditu.

Soziologian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1995), eta Zuzenbideko gradua du UHUNen (2015), abokatutzaren masterra (2017) eta Administrazioaren Zientzia Juridikoetako gradua UHUNen (2017). Gainera, Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria da (1998).

Bere lan-ibilbidea CCOOrekin lotuta egon da, hainbat kargu izan baititu. 2001etik 2006ra arte, laneko arriskuen prebentzioko teknikaria izan zen erakundean, eta 2006tik 2014ra arte, Nafarroako CCOOko Finantza eta Administrazio Zerbitzuen Federazioko antolakuntza eta ekintza sindikaleko idazkaria izan zen. 2014tik 2016ra CCOOko zerbitzuen federazioko ekintza sindikaleko idazkaria izan zen.

Bestalde, 2006 eta 2016 artean Nafarroako Lan Auzitegiko bitartekari izan zen. 2017an, Nafarroako Gobernuko hainbat sailetan kontu-hartzaile delegatu gisa lan egin nuen.

1988tik Iruñeko Udaleko DUGUNA dantza taldeko kidea da, eta 2007tik Nafarroako hiriburuko San Lorentzo dantzari taldeko kofradea.

2023ko irailean Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetzako zuzendari nagusi izendatu dute.