Descárgate la app
Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia
Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia
Iñaki Mendióroz Casallo
Iruñean jaio zen 1975. urtean. Ezkonduta dago eta alaba eta seme bat ditu.
Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Ustiategietako Ingeniaritza Teknikoan diplomatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1997) eta Hondakin Uren Kudeaketa eta Tratamenduko masterra egin zuen Alacanteko Unibertsitatean (1999). Nafarroako Lan Enpresen Elkartearen (ANEL) Lidergo Parte-hartzailearen Goi Mailako Programa egin du, eta, 2023an, Nekazaritza eta Basogintza Sektoreko Eraldaketa Digitaleko masterra amaitzen ari da Nafarroako Unibertsitatean.
2022an eman zion hasiera ibilbide profesionalari ingeniaritza zibilaren arloan, Agronavar Servicios de Ingeniera erakundea sortuta, baina gerora hortik bereizi egin zen. 2003ko maiatzaz geroztik, hainbat kargu izan zituen Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunean (UAGN); hala nola, teknikari espezialista, arloko arduraduna, zuzendari teknikoa eta zuzendari kudeatzailea. Gainera, Nekazari Gazteen Nekazaritza Elkarteko (ASAJA) Nekazaritza Politika Komunitarioko Batzordeko kidea izan da, Nekazaritzako Produktuak Sustatzeko Europar Batasuneko Aholku Batzordekoa eta Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteko (ANEL) ‘mentoring’ sareko kidea ere.
Arlo akademikoan, 2020-21 eta 2021-22 ikasturteetan, NUPeko Doitasunezko Nekazaritzako Unibertsitate Aditu tituluaren irakasle izan zen, eta, 2023az geroztik, Enpresen Kudeaketa Sailean irakasle elkartua da.
2017tik 2023ko irailera bitarte, Nafarroako Fundazioen Elkarteko presidentea eta CEPESko (Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Konfederazioa) kidea izan da.
2023ko irailean, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusi izendatu dute, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan.